Lolland (udalerria)
Lolland Danimarkako Seelandia eskualdeko udalerria da, Lolland uhartearen mendebaldea hartzen duena. Hiriburua Maribo bada ere herri handiena Nakskov da.
Lolland | ||
---|---|---|
Danimarkako udalerria | ||
![]() Nakskov ![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Eskualdea | Seelandia eskualdea | |
Hiriburua | Maribo (6.023) | |
Alkatea | Stig Vestergaard | |
Herriburua | Maribo (en) ![]() | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 54°46′10″N 11°25′28″E | |
![]() | ||
![]() | ||
Azalera | 892 km² | |
Altuera | 2 m | |
Mugakideak | Guldborgsund | |
Demografia | ||
Biztanleria | 42.638 (2016) | |
Dentsitatea | 47,8 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 2007ko urtarrilaren 1a | |
http://www.lolland.dk/ |
Historia
Udalerria 2007an eratu zen Holeby, Højreby, Maribo, Nakskov, Ravnsborg, Rudbjerg eta Rødby udalerriak elkartzean.
Herriak
Honako hauek dira herri nagusiak:
- Nakskov (13.886 bizt.)
- Maribo (6.023)
- Rødby (2.206)
- Rødbyhavn (1.905)
- Holeby (1.597)
- Søllested (1.505)
Nakskov
Lollanden mendebaldean dago eta uharteko herri handiena da 13.886 biztanlerekin. Historian zehar nekazal eremu aberatsa izan da eta 1266an dagoeneko lortu zuen merkatal herria izateko eskubidea. XIX mendean herriaren inguruko padurak drenatu egin ziren eta gaur egun bizikleta eta trekking ibilbideak ezarri dira. Gaur egun beraz herri turistikoa bihurtu da.
Maribo
Lolland udalerriko hiriburua da eta 6.023 biztanle ditu. Uhartearen erdialdean kokaturik dago Nørresø eta Søndersø aintziren artean. Santa Brigidaren ordena 1416an sorturiko monasterioan du sorrera Maribok. 1895ean Mariboko garagardotegia sortu zen, bertako industriaren erdigunea.
Irudiak
- Nakskov.
- Mariboko katedrala.
- Rødby.
Kanpo estekak
- (Danieraz)(Gaztelaniaz) Webgune ofiziala