Lola Valverde
María Dolores "Lola" Valverde Lamsfus (Donostia, 1941eko abenduaren 30a) gipuzkoar historialari bat da, genero ikasketetan aitzindaria Euskal Herrian.
Lola Valverde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1941eko abenduaren 30a (82 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Antonio Valverde |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea 1976) lizentzia : historia Euskal Herriko Unibertsitatea 1992) doktoretza : historia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Biografia
Lola Valverde, Historia Modernoan eta Garaikidean lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean 1976an, eta doktore bihurtu zen 1992an Euskal Herriko Unibertsitatean.
EHUko irakaslea izan zen 1990az geroztik erretiratu arte.
Doktorego ikastaroak eman zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan 1998tik.
Argentinako Rosarioko Unibertsitateko "Genero Masterra" irakaslea izan zen.[1]
2013ko irailetik, Historia Garaikideko irakasle katedradun erretiratua EHUn, ohorezko irakasle gisa harreman akademikoarekin jarraituz.[2]
Euskal Ikaskuntza Elkartean parte hartzen garrantzitsua izan du, eta erakunde horren Historia Saileko idazkaria (1990-1992), Historia Saileko presidentea (1992-1994) eta Gipuzkoako presidenteordea (1994-1999) izan zen; Euko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariko erredakzio batzordeko kidea (1997-2006), Euskal Herriko Erdi Aroko Iturri Doumentalen Bildumako erredakzio batzordeko kidea (1999-2006) eta Sailetako Argitalpenen Historia eta Geografia aldizkariko zuzendaria (1992-1995) ere izan zen.[1][3]
Bere ikerketa ibilbidean bereziki landu dituen gaiak, emakumeen historia, genero harremanak, pobrezia eta legez kanpoko haurtzaroa izan dira, hau da, historia sozialetik eta historia kulturaletik landu dituen gaiak.[4] Euskal historiografian aitzindaria izan zen gai horiek genero ikuspegitik tratatzen.[5]
"María de Maeztu" Forum Feministaren sortzaileetako bat izan zen (1988);[1][6] Emakumeen Historiaren Ikerketarako Espainiako Elkarteko (AEIHM) bazkidea ere bada;[7] eta Iura Vasconiae Patronatuko presidentea, Vasconiako Zuzenbide Historikoa eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioa (2008-2014) ere izan zen.[1]
Lan aipagarriak[4]
- Historia de Guipúzcoa, Donostia: Txertoa, 1984.
- Entre el deshonor y la miseria: Infancia abandonada en Guipúzcoa y Navarra, siglos XVIII y XIX, Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1994.
- Familia, ezkontzak eta genero-harremanak Azpeitian/ Historia de la familia, el matrimonio y las relaciones de género en Azpeitia, Azpeitia: Azpeitiako Udala, 2011.
- Illegitimacy and children abandonment at Basque Country in Modern Age. Poor Women and Children in the European Past, Londres: Routledge, 1992.
Sariak eta errekonozimenduak
Erreferentziak
- Valverde Lamsfus, Lola. In Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
- Lola Valverderen curriculuma Eusko Ikaskuntzako 2016ko Manuel Lekuona Sarirako.. .
- Lola Valverde. In Experiencia Moderna ikerketa taldea. .
- María Dolores Valverde Lamsfús. In Dialnet. .
- Lola Valverde. In Sancho el Sabio Fundazioaren katalogoan. .
- Llorente Arretxea, Oihana. (2015-03-07). «Emakumeen Arrastoa: Historia ofizialaren bidezidorretan ahaztutako protagonistak» Gaur8.
- Personas asociadas a AEIHM. (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
- Las asociaciones piden a Garzón pruebas para encontrar a los "niños perdidos del franquismo". .
- Manuel Lekuona Saria: Zure bozkak, erebakitzen du. .
Kanpo estekak
- Lola Valverde Lamsfus, "Indibidualismoa, ongiaren ordez norberaren buruarengan pentsatzea, oso bekatu arrunta da" Onda Vasca irratian, 2018ko urriaren 9an.