Loki hobi

Loki hobia masailalbo arkuaren eta parietal hezurraren beheko loki lerroaren arteko espazioa da.

Loki hobi
Xehetasunak
Honen parteAmniota
Terminologia anatomikoa

Mugak

  • Erdialdean: Loki hezurraren ezkata eta pareta hezurra
  • Aurrealdean: Bekoki hezurrak masailalbo irtengune bat du eta masailalbo hezurrak, aldiz, bekoki irtengunea. Irtengune hauek bat egin eta loki hobiaren aurreko muga osatuko dute.
  • Behealdean: Hutsune bat dago (gezi urdina). Hutsune honen bidez loki hobia harremanetan egongo da loki azpiko hobiarekin. Hortaz, esan dezakegu muga bikoitza egongo dela: behe alboko muga eta behe erdialdeko muga izango ditu.
    • Behe alboko muga masailalbo arkuak eratuko du.
    • Behe erdialdeko muga esfenoide hezurraren loki azpiko gangarrak (beheko eskuineko irudian 32. zenbakia) osatuko du (esfenoidesaren hegal nagusien kanpoaldean dagoen gangartxo batek).

Edukia

  • Loki-giharra eta bere aponeurosia
  • Loki arteria eta zainak
    • Azaleko loki-arteria, kanpoko karotida arteriaren bukaera adarra dena
    • Sakoneko loki-arteriak, masail-arteriaren adarrak direnak
  • Loki-nerbioak:
    • Aurreko, erdiko eta atzeko sakoneko loki-nerbioak (V3 baraila-nerbioaren adar eragileak)
    • Belarri-lokietako nerbioa (V3 baraila-nerbioaren adar sentikorra)

Patologia

LOKI-HOBIKO RABDOMIOSARKOMA

Errabdomiosarkoma (rabdo-: ildaskatu; -mio-: muskulua; sarcoma: ehun konjuntiboaren tumore gaiztoa) muskulu ildaskatuko tumore gaiztoa da. Haurtzaroko ehun bigunen sarkomarik ohikoena da % 65eko intzidentziarekin. Gorputzeko edozein ataletan ager daiteke. Leku ohikoenak hauek dira: Gorputz adarrak (%20), retroperitoneoa (%13) eta burua eta lepoa (%11), azken honen barruan prebalenteenak Loki Hobian direlarik, Loki Muskuluari eraginez.

Ondorioz agertuko diren arazoak hauek dira: Min muskularra eta buruko mina, Odoljarioa eta murtxikatzeko zailtasunak. Diagnostikoa tumorearen biopsia eta ondorengo azterketa anatomo-patologikoaren bidez egiten da.

TTO: Rabdomiosarkoma mota histologiko eta kokalekuaren araberakoa izango da: Kirurgia + Kimioterapia + Radioterapia terapia konbinatua. Kirurgiaren barruan Loki Giharraren erresekzioa posibilitate bat litzateke.

Metastasi bidez zabaldu daiteke gorputzeko beste ataletara, batez ere gibel, garun eta biriketara. Errezidibak ere eragin ditzake, baita ere erremisio total baten ostean.[1] [2]

Bibliografia

  1. Libro virtual de formaciĆ³n en ORL [Internet]. Seorl.net. [citado el 4 de mayo de 2022]. Disponible en:https://seorl.net/PDF/Otologia/023%20-%20Tumores%20de%20la%20regi%C3%B3n%20temporal.%20Abordaje%20quir%C3%BArgico%20del%20agujero%20rasgado%20posterior%20%E2%80%93ARP-.%20Resecci%C3%B3n%20lateral%20y%20total%20del%20hue.pdf

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.