Loki-barailetako giltzadura akats

Loki-barailetako giltzadura akats (LBG) edo Tenporo-barail giltzadura giltzadura tenporo-baraileko patologia da. Troklea eraldatutako giltzadura da; bere berezitasuna aurrera, atzera eta alboetara pixka bat mugi daitekeela da. Hiru giltzadura-gainazalek osatzen dute giltzadura: barail hezurraren kondiloa, tenporalaren giltzadura-tuberkulua eta ildo mandibularra. LBGak disko baten bidez bereizten ditu bi barrunbe sinobial. Bere giltzadura kapsula laxoa da, eta honen zati gogorrak lotailu laterala eratzen du. Estiloides apofisitik lotailu estilomandibularra sortzen da, gainera, giltzadura esfenomandibularrarekin batera (esfenoidesaren arantzatik aterata) garondoa eta barailaren arteko lotura erreforzatzen dute.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Loki-barailetako giltzadura akats
Deskribapena
MotaLuxazioa, temporomandibular joint pathology (en) Itzuli, internal derangement (en) Itzuli
Ankilosia
EspezialitateaEstomatologia
Identifikatzaileak
GNS-10M26.60
GNS-9524.60 eta 524.6
DiseasesDB12934
MedlinePlus001227
eMedicine001227
MeSHD013706

Epidemiologia

Arazo larria ez den arren, oso ohikoa da. Hiru pertsonetik batek jasan du giltzadura honetako akatsa, gutxienez, bizitzan behin. Sexuari dagokionez, oso desorekatuta dago: 10 pazienteetatik 9 emakumeak dira, 18 eta 45 urteen artean. Nerabezaroa beste faktore garrantzitsu bat da: nerabeen %40 batek jasan izan du LBGko akatsa. Osakidetzako kirurgi maxilofazial saileko kontsulten %15-20 gaitz honekin erlazionaturik dago.

Etiologia

Gaur egun ez dago argi zein den patologia honen kausa; hori dela eta, hipotesiak dira nagusi alor honetan. Aipatutako sexuen arteko desorekaren ondorioz, hipotesi nagusia hormonen ekintzaren da: estrogenoen maila altuak gaitz hau pairatzeko aukera handiagoa eragiten duela pentsatzen da. Emakumezkoetan giltzadurek elastikotasun handiagoa dute. Beste faktoretako bat estresa da: estresatuta egotean hortzak estutzeko eta bruxismorako joera handiagoa dago.

Sintomak

Sintoma arruntenak honako hauek dira:

  • Pabilioi aurreko eta inguruko eremuetako mina. Batzuetan nahas daiteke entzumenaren patologia batekin, edo alderantziz; LBG giltzadura pabilioi aurikularraren atzealdean dago eta.
  • Barailean mina edo sentsibilitatea.
  • Aurpegiko min gorra.
  • Zailtasunak edota eragozpenak murtxikatzean.
  • Soinua ahoa irekitzean edo murtxikatzean.
  • Ahoa ireki edota ixteko gaitasunaren murrizketa.
  • Zefalea.

Aditu gehienek uste dute LBG-ren akatsa ez dela tratatua izan behar ahoa ireki edo ixterakoan soinua minik gabe izaten denean; bakarrik kontuz ibili behar da eta zenbait ohitura aldatu edo kendu (hala nola, txiklea murtxikatu, sagarrari hozka egitea...). Mina oso handia bada, ahoa irekitzeko zailtasun serioa badago (giltzaduraren ankilosia) edo hortzak ez badira era egokienean ixten, mediku baten balorazioa behar da. Normalean alor honetan lan egiten dute odontologoek, maxilofazial kirurgilariek edota otorrinolaringologoek. Bi gauza garrantzitsu jakin behar dira LBG akatsari buruz:

  1. Mina dagoenean, askotan, berez desagertzen da tratamendurik gabe. Askotan patologia ziklikoa da eta bizitzaren momentu finko batean agertzen da (estresa, azterketak...).
  2. Beste batzuetan, patologia honen jatorria jakin arren, ezin daiteke tratamendu egokirik erabili eta sintomak gutxitzera eta pazientearen bizitza kalitatea hobetzera ekiten dio medikuak.

Diagnostikoa

Diagnostikoak hiru atal nagusi dauzka: anamnesia (elkarrizketa klinikoa), explorazioa eta froga osagarriak.

LBG giltzadurako akatsen kasu gehienetan mina dagoenez, hau diagnostikorako faktore oso garrantzitsua da; hori dela eta, beharrekoa da pazienteak medikuari azaltzea minaren intentsitatea eta iraupena (garrantzia gehiegi edota gutxiegi eman gabe).

Radiografiak eta erresonantzia magnetikoa bezalako frogak beharrezkoak izan daitezke, baina ez dira beti erabilgarriak.

Prebentzioa

Gaitz honen sintoma asko ondorengo eretan leun daitezke:

  • Giltzaduraren erabilera egokia: ez behartu gehiegizko mugimendu edota indarrak egitera.
  • Erlaxazio teknikak ikasi eta erabili, tentsio muskularra gutxitzeko.
  • Elikagai gogor eta txikleak jatea saihetsi.
  • Ur asko edan egunero eta ondo lo egin.
  • Magnesioan aberatsa den dieta jarraitzea aholkatzen da.
Ortopantomografia. Alboetan barail-kondiloak ikusten dira, eta giltzadura tenporo-baraileko barrunbe glenoideoa.

Tratamendua

Bi motatako tratamenduak daude: kontserbadorea eta kirurgikoa (oso gutxitan erabiltzen dena).

Lehenengo neurria erlaxazio teknikak erabiltzea eta ohitura egokiak edukitzea da. Mina leuntzeko medikuak sendagaiak errezeta ditzake: antiinflamatorio ez-esteroideoak (adibidez aspirinak), analgesikoak edo muskulu erlaxatzaileak. Bestalde, barailaren mugimendua lantzeko ariketak ere egin daitezke.

Gaitz honek hortzetan kalteak eragiten dituenean dentistak ere lagun dezake. Bruxismorako joera dutenen kasuan, dentistak ezaritako ferula batek lagun dezake; eta, hozka gaizki egiten bada haginak falta direlako, hortz horiek jartzeak arazoak gutxi ditzake.

Prozedura kontserbatzaile hauek kasuen %95ean sendatzea edo mina arintzea ahalbidetzen dute.

Tratamendu kontserbadoreak eraginkorrak ez direnenan, edo mina jasanezina bada, kirurgia egitea aholkatzen da. Kirurgia honetan zailtasunak egon daitezke eta ezin da ziur egon gaitza guztiz sendatuko denik. Kirurgian bi prozedura erabiltzen dira:

  • Bereziki txikia den inbasioa dakarren kirurgia: artroskopia eta artrozentesiaren bidez; giltzaduraren "garbiketa" moduko bat izango litzateke.

Bibliografia

"LBG akatsari buruzko informazioa pazientearentzat". Kirurgia maxilofazialeko mintegia. Osakidetza: Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Barakaldo (Bizkaia).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.