Lois Lowry
Lois Ann Lowry, jaiotzez Lois Ann Hammersberg, (Honolulu, 1937ko martxoaren 20a) estatubatuar haur literaturako idazlea da.
Lois Lowry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Honolulu, 1937ko martxoaren 20a (87 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pembroke College in Brown University (en) Brown Unibertsitatea University of Southern Maine (en) Maineko unibertsitatea Berkeley Carroll School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, eleberrigilea, argazkilaria eta haur literatura idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
loislowry.com | |
Bizitza
Honolulun jaio zen 1937ko martxoaren 20an Katherine Gordon Landis eta Robert E. Hammersbergen familian[1][2]. 1939an Brooklynera joan ziren bizitzera, 1942an Carlislera, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren Tokiora. 1950ean Ameriketako Estatu Batuetara itzuli zen. Providenceko Pembroke unibertsitatean ikasi zuen[1].
1956an Donald Grey Lowryrekin ezkondu zen eta ikasketak utzi zituen. Lau seme-alaba izan zituzten, Alix, Kristin, Grey eta Benjamin. 1972an Lowry Maineko Hegoaldeko Unibertsitatean graduatu zen[1].
1970eko hamarkadan, ipuin labur bat aurkeztu zion Redbook aldizkariari, helduen audientziei zuzendua, baina haur baten ikuspegitik idatzia. Ipuina irakurri zuen Houghton Mifflin argitaletxeko editore batek haurrentzako liburu bat idaztea proposatu zion[1].
1977an lehen liburua argitaratu zuen: A Summer to Die. Urte berean dibortziatu zen[1]. Bi urte geroago Martin Small ezagutu zuen Bostonen, eta harekin harremanean egon zen 30 urtez baino gehiagoz, 2011n hil zen arte[3]. 2014az geroztik, Howard Corwin mediku erretiratuarekin harremanean dago[1].
2023tik, Maine eta Naplesen artean banatzen du bere denbora, eta idazle eta hizlari aktibo izaten jarraitzen du[1].
Bere lanetan, Lowryk zenbait gai konplexu aztertu ditu, besteak beste, arrazakeria, gaixotasun terminalak, hilketa, Holokaustoa eta autoritatearen auzia. Gai horiei buruzko idazketak goraipuak zein kritikak jaso ditu[4].
Joel Chaston biografoak XXI. mendeko estatubatuar haur literaturako idazle garrantzitsuenetako bat bezala hartzen du[2].
Lanak
- Haur eta gazte literatura
- The Giver Quartet liburu saila
- The Giver (1993)
- Euskaraz: Oroimen-emailea. Itzultzailea: Mari Jose Kerejeta. Aizkorri, 2001[5]
- Gathering Blue (2000)
- Messenger (2004)
- Son (2012)
- Anastasia liburu saila
- Anastasia Krupnik (1979)
- Anastasia Again! (1981)
- Anastasia at Your Service (1982)
- Anastasia, Ask Your Analyst (1984)
- Anastasia on Her Own (1985)
- Anastasia Has the Answers (1986)
- Anastasia's Chosen Career (1987)
- Anastasia at This Address (1991)
- Anastasia Absolutely (1995)
- Sam Krupnik liburu saila
- All about Sam (1988)
- Attaboy, Sam! (1992)
- See You Around, Sam! (1996)
- Zooman Sam (1999)
- Tate Family liburu saila
- The One Hundredth Thing About Caroline (1983)
- Switcharound (1985)
- Your Move, J.P.! (1990)
- Gooney Bird liburu saila
- Gooney Bird Greene (2002)
- Gooney Bird and the Room Mother (2006)
- Gooney the Fabulous (2007)
- Gooney Bird Is So Absurd (2009)
- Gooney Bird on the Map (2011)
- Gooney Bird and All Her Charms (2014)
- Oroitzapenak
- Looking Back (1998)
- Eleberriak
- A Summer to Die (1977)
- Find a Stranger, Say Goodbye (1978)
- Autumn Street (1980)
- Taking Care of Terrific (1983)
- Us and Uncle Fraud (1984)
- Rabble Starkey (1987)
- Number the Stars (1989)
- The Big Book for Peace (1990)
- Stay! Keeper's Story (1997)
- The Silent Boy (2003)
- Gossamer (2006)
- The Willoughbys (2008)
- Crow Call (2009)
- The Birthday Ball (2010)
- Bless This Mouse (2011)
- Like the Willow Tree (2011)
- The Willoughbys Return (2020)
- The Windeby Puzzle (2023)
- Besteak
- Here in Kennebunkport (1978)
- Governors Island Teenager (2020)
- On the Horizon (2020)
Sariak
- 1990 eta 1994: Newbery domina[6]
- 1991: Dorothy Canfield Fisher saria[7]
- 1994: Regina domina[1]
- 2007: Margaret Edwards saria[8]
Gainera, Boston Globe-Hornbook saria, Anne V. Zarrow saria, Golden Kite saria eta Hope S. Dean saria irabazi ditu[1].
Erreferentziak
- (Ingelesez) Fitzgerald, Thomas. (2020). «Lois Lowry» Pennsylvania Center for the Book at Pennsylvania State University jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-09-29) (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
- (Ingelesez) Chaston, Joel. (1997). Lois Lowry. New York: Twayne Publishers ISBN 0-8057-4034-1..
- (Ingelesez) Waldman, Katy. «What Lois Lowry Remembers» The New Yorker 2021-12-26 (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
- (Ingelesez) Hatcher, Thurston. «Book challenges drop, but librarians, writers remain wary» CNN 2000-09-26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-01-25) (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
- «Oroimen emailea» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
- (Ingelesez) «Newbery Medal and Honor Books, 1922-Present» ALSC jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-10-24) (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
- (Ingelesez) «Newbury Award winner Lois Lowry to speak at Bates» Bates News 2005-08-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-06-01) (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
- (Ingelesez) «Edwards Award» YALSA jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-04-05) (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).