Loirerria
Loirerria[1] (frantsesez: Pays de la Loire) Frantzia mendebaldeko eskualdea da, kostaldekoa. Prefektura Nantesen dago. Bretainiako lurra da berez eta historia berezia duten lurraldeak (Vendée-Poitou, Anjou, Maine) bildu dira, Nantes aldearekin batean, lurralde honetan. Hiri nagusiak: Saint-Nazaire, Laval, Le Mans, Angers, Cholet, Saumur eta La Roche-sur-Yon.
Loirerria Pays de la Loire | |||
---|---|---|---|
Geografia | |||
Hiriburua | Nantes 47°13′2″N 1°33′14″W | ||
Azalera | 32.082 | ||
Punturik altuena | Mont des Avaloirs (en) | ||
Mugakideak | Bretainia, Erdialdea-Loira Harana, Akitania Berria eta Normandia | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Jacques Auxiette (PS) | ||
Christelle Morançais (en) | |||
Legebiltzarra | Regional Council of Pays de la Loire (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 3.853.999 (2021) 21.879 (2020) | ||
Dentsitatea | 120,13 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1960ko ekainaren 4a | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | |||
paysdelaloire.fr |
Geografia
Eskualde mugakideak
Iparraldean Normandia Beherea, hegoaldean Poitou-Charentes, ekialdean Erdialdea eta mendebaldean Bretainia eta Ozeano Atlantikoa mugakide ditu.
Departamenduak
Loira Atlantikoa (44), Maine eta Loira (49), Mayenne (53), Sarthe (72) eta Vendée (85) departamenduek osatzen dute.
Orografia eta klima
Lurralde apala da oro har; Normandia Behereko mendi muinoak daude iparraldean (Avaloirs, 417 m, eta Les Coëvrons, 357 m, mendialdeak Mayenneko iparraldean) eta Bretainiako ekialdeko ordokiak erdialdean eta hegoaldean. Basoa eta belardiak dira nagusi Loire ibaiaren bazterretan, eta lur hareatsua itsasaldean, Vendée aldean bereziki. Klima gozoa da bertakoa: udaberriak goiztiarrak dira eta udazkenak luze argiak. Hezetasun maila handia den arren, ez du euri asko egiten: 800–900 mm iparraldeko mendialdeetan eta 550 mm erdialdeko ordokietan.
Ekonomia
Nekazaritza arloak garrantzi handia du. Nekazaritzaren % 70 abere hazkuntzak hartzen du (behi azienda eta esnea), laboregintzak %8 baizik ez; bertako barazkiak eta ardoak (muscadet, anjou) oso aintzat hartuak dira. Arrantza garrantzitsua da Saint-Nazaire aldean, Les Sables-d'Olonne eta uharteetan (Noirmoutier eta Yeu-ko uharteak). Ekonomia alorreko lanpostuen %35 industriaren ingurukoak dira: janari industria (barazki kontserbak, haragia, esnekiak), mekanika industria, ontziolak, automobilgintza, kimika industria. Lau industria hiri nagusi daude: Le Mans, Angers, Nantes eta Saint-Nazaire. Apalagoak dira Laval, Saumur eta La-Roche-sur-Yon hirietako industrialdeak. Cholet aldean lihoaren industria zabaldu da bereziki. Kostaldean turismoak hazkunde berezia izan du.
Pertsonaia ezagunak
- Jules Verne (1828-1905), idazlea.
- François Fillon (1954-), politikaria.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (PDF) 36. arauaː Frantziako Errepublikako eskualde, departamendu eta hiriburuen izenak. .. 1995era arte Pays de la Loire arautua
Kanpo estekak
- (Frantsesez)Loirerriko webgune ofiziala