Loiolatarren Oinetxea

Loiolatarren Oinetxea edo Loiolako Dorre Etxea San Inazio Loiolakoaren jaiotetxea da, Azpeitian kokatzen dena, erdi aroan eraikia. Jesusen Lagundiaren fundatzailea bertan jaio zen 1491an eta 1556. urtean Erroman hil zenean, haren jaiotetxearen entzutea piztu zen, 1567an barnealdean mezak egitea onartzeraino. 1609an, santu egiteko prozesua amaitu zenean, benetako Santutegi bihurtu zen. Tokiaren garrantzia handitu egin zen eta 1681. urtean Jesusen Lagundiak Carlo Fontanari eskatu zion arkitektura multzo berriaren proiektua. Horrela, Loiolako Santutegia eraiki zen Dorre Etxearen inguruan[1].

Loiolatarren Oinetxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Loiolako Santutegia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAzpeitia
Koordenatuak43°10′27″N 2°16′58″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea31

    Ezaugarriak

    Loiolatarren Oinetxea, santutegi barruan

    Etxe-aurrea

    Beheko erdia, harrizkoa, ia leihorik gabea. Enekoren erenaitonak, Bertran Ibañitz Loiolakoak, XIV.mende amaiera aldera eraikia. Goiko erdia, adreiluzkoa, leiho asko eta ertzetan apaintzeko lau zaitxol dituena, mudejar estilokoa. 1460an Enekoren aitonak, Joan Perez Loiolakoak, eraiki zuen herbestetik itzuli zenean[1].

    Ate nagusiaren gainean Loiolako armarria kokatzen da: lapikoa laratzetik zintzilika, albotan bi otso erpekari dituela. Azpeitiko armarria bilakatu zen eta horrela da gaur egun ere.

    Behesolairua

    Ia bi metroko lodiera duten hormen artean tresnen biltegi edo upeltegia zena aurki daiteke (bertan aurkitzen diren sagardo kupel eta kutxek erakusten duten bezala)[2]. Zazpi kainoi-zulo ditu -haietako baten aurrean kanoi zahar bat dago kokatuta- eta harrian oinartutako egurrezko lau zutabe sendo diru erdian[3].

    Bertan aurki daiteke ere Azkoitiko Erronka margolana.

    Lehenengo solairua

    Solairu hau behe erdiaren azken solairua da, honekin amaitzen da harrizko zatia. Etxeko eguneroko bizitzako guneak agertzen dira, hala nola, nagusi eta morroiak elkarrekin etxeko sutondoan biltzen ziren sukaldea. Morroi-neskame egonlekuak ere bertan aurkitzen dira.

    Gaur egun bertan aurkitzen dira Iruña 1521an irudikatzen duen maketa eta Iñigoren ezpata, Montserrateko ama birginari eskainia.[2]

    Bigarren solairua

    Adreiluz berreginiko dorretxeko zatiari dagokio. Etxeko solairu dotorea da, nagusien gelak (armategia, logela eta lan edo idatz-gela), otoitz lekua (godo-erretaulu bat duena) eta ohorezko aretoa kokatzen dira bertan.

    Loiolatar Anderearen gelan, Marina Sáenz de Licona andereak 1491n bere hamairugarren eta azken semea izan zuen, Loiolako Iñigo[2].

    Hirugarren solairua

    Azken solairu honetan seme-alabak eta bisitariak egoten ziren logelak zeuden. Bertan egin zioten ebakuntza Iñigori zaurituta itzuli zenean. Zaurituta egon zen tarte horretan, 1521eko ekainetik 1522ko otsailaren bitartean, egin zituen irakurketek bere fedea indartu zutela uste da eta, horregatik, Konbertsio Kapera bezala ezagutzen den gunea aurkitzen da bertan. [4]

    Erreferentziak

    1. «Santuario de Loyola Etxe Santua.» web.archive.org 2012-02-03 (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).
    2. «San inazioren jaiotetxea» loyola.global (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).
    3. «Santuario de Loyola Behesolairua.» web.archive.org 2012-02-03 (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).
    4. «San inazioren jaiotetxea» loyola.global (Noiz kontsultatua: 2019-09-10).

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.