Loiolatarra Kirol Elkartea

Loiolatarra Kirol Elkartea Donostiako Loiola auzoko kirol elkartea da, 1924an sortua. Elkartea dagoen kaleak Loiolatarra kalea izena du, elkartearen omenez.

Historia

Loiolatarrako trainerua, 1943ko Kontxako Banderako bigarren igandean.

Elkartea 1924an sortu zen, eta hasieratik izan zuen bere helburu garrantzitsuenen artean, bazkideen elkargune izateaz gainera, auzoko kirola biziberritzeko asmoa.

Ekimen horri erantzunez, hainbat kirol sustatu zituen: besteak beste, futbol eta eskubaloi sekzioak izan zituen garai batean, eta gaur egun arte iraun dute pilota sekzio garrantzitsuak eta baita triatloia eta zikloturismoa bezalako atal batzuk.

Garrantzi berezia izan zuen arraunketan: 1940ko hamarkadako urte batzuetan, Donostiaren ordezkaritza izan zuen Kontxako Banderan (Sebastian Bakeriza, Landaberea eta Urdiziain patroi izanik, besteak beste), Parte Zaharreko Amaikak Batekin batera. Kolore urdina eraman ohi zuen Loiolatarrak, eta zuria Amaikak Batek.

Gaur egun, San Ignazio festetako batel estropada[1] antolatzen du Loiolan, Urumeako uretan.

Erreferentziak

  1. San Ignazio eguneko Loiolako batel estropaden palmaresa

Kanpo estekak

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.