Loiolako kuartela
Loiolako kuartela Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen kuartel militar bat da. Loiola auzoan dago, Urumea ibaiaren eskuinalde eta Ametzagaina mendiaren artean, eta Urdintzuko zubia eta Espartxoko zubiaren artean. Espainiako Armadaren Gipuzkoako kuartel nagusia da.
Loiolako kuartela | |
---|---|
Loiolako kuartelaren aurrealdea. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′N 1°58′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1926ko otsailaren 22a |
Arkitektura | |
Historia
XX. mendearen hasieran, Urgulleko gaztelua jada hiriaren defentsarako desegokia zela eta, Espainiako Armadak hura utzi eta Urgull mendiaren salmenta enkantera atera zuen. Donostiako Udalak erosi zuen, jabetza partikular baten eskuetara pasa ez zedin.
Espainiako Armada, Donostia inguruan kuartel berri bat izateko beharrean zegoenez, 1920an Loiolan lursailak erosi eta kuartela eraikitzeari ekin zion. 1926ko otsailaren 22an inauguratu zen, 170.000 metro koadroko eremuan.[1]
Alfontso XIII.a, bere ama Maria Kristina Borboikoa eta Miguel Primo de Rivera jenerala izan ziren instalazioen inaugurazioan, beste hainbat agintarirekin batera. Kuartelak inauguratzeaz gain, Alfontso XIII.ak Loiola eta Espainiako armadaren instalazioak lotzen dituen zubia ere inauguratu zuen 1926an, eta militarrek haren izena jarri zioten nahiz eta udalak eta herriak hori ez onartu. Militarren ikuspegitik zubia beraiena da nahiz eta udalak eraikia izan.[2]
1936ko gerra
1936ko uztailaren 24 eta 28 artean, Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, kuarteleko garnizioak bat egin zuen estatu kolpearekin, baina Errepublikaren aldeko milizianoek aurre egin zieten, garaitu arte. 1936ko uztailaren 20an militarrek kolpistekin bat egin zuten eta hiria okupatzeari ekin zioten. Miliazinoek, aldiz, aurre egin zieten Larramendi kalean geldiarazten. Kale horretatik ezin ziren pasa sozialisten, anarkisten eta Eusko Abertzale Ekintzako milizianoen erresistentziari esker. Militarrek beste zutabe bat, aldiz, Maria Cristina hotela eta beste eraikin batzuk okupatu zituzten baina milizianoek handik bota zituzten. Azkenean, militarrak kuarteletara ihes egin zuten. Orduan, errepublikaren zaleek kuartelak setiatu zituzten, uztailaren 23tik 28ra. Setioa Ametzagaina eta Polloeko hilerritik burutu zen. Azkenean Gipuzkoako bost diputatu León Carrasco eta José Vallespín kolpistekin bildu ziren, kuarteleko zubian alegia, eta militarrek amore eman zuten. Horri esker Donostiako milizianoek kuarteletako armak eskuratu zituzten.[3][4]
Eraikinen proiektua
Urtetan Donostiako Udalak Kuartelen lurretan etxebizitzak eraikitzeko proiektua defenditu du. Espainiako Armadak, bestetik, aurka agertu da. 2020an, EAJk eta PSOE itun baten sinaketa aurkeztu zuten; horren truke EAJk 2021ean Estatuko Aurrekontuen Proiektua Espainiako Parlamentuan babestuko luke. Horrek Espainia maila aurkako kanpaina eragin zuen; eskuina espainiarraren ikus puntutik operazioarekin Espainiako Armada Donostiatik ateratzea lortuko baitzen. Gero jakin zen militarrak Loiolako beste leku batera joan zirela jakin zen, Hipikako instalazioetara. Momentuz ez dago garbi operazioaren etorkizuna; lurrak 6.500 m² dira.
Armadak arazo estrategioak azaltzen ditu kuartelak mantentzeko, funtsean Gipuzkoako kontrol militarra gordetzea.
Beste arazoa da gorde beharko liratekeen kultura ikuspuntutik gorde behar ziren eraikinak. Zentzu horretan Donostiako Udalak ez du interes handirik erakutsi.
Iruditegia
- Inaugurazioaren irudia, Alfontso XIIa.ren presentziarekin.
- Festa kuarteletan.
- Kuartelen ikuspegi orokorra.
Erreferentziak
- «Espainiak ez du Donostiako Loiolako kuartela utziko» Berria 2012-10-8.
- https://irutxulo.hitza.eus/2020/12/18/ia-mende-bat-auzoaren-begiradapean/
- Hirutxuloko Hitza, 2020ko abenduaren 18, 9.or.
- Miguel Artola, ed. Historia de Donostia-San Sebastián. Hondarribia: Editorial Nerea ISBN 8489569495..