Loiola Canales
Loiola Canales Bilbao (Bilbo, 1995eko martxoaren 2a) bizkaitar surflari profesional ohia eta irakaslea da. Sopelan bizi da.[1][2]
Loiola Canales | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1995eko martxoaren 2a (29 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | surflaria eta irakaslea |
Biografia
Gurasoak Mercedes Bilbao Guarrotxena eta aita Jose Canales Sagarminaga kirolaria dira.[1] Loiolak eta Leticia ahizpa bikiek ahizpa nagusiagoa dute, Victoria. Bikiek txikitan borrokatxo asko izan bazuten ere, nagusitan elkarri laguntza handia eman diote. Belar hockeyan jokatu zuen ahizpa bikiarekin hasieran eta gero bakarrik Ohorezko mailan. 8 bat urterekin hasi ziren biak surfean.[3] Haren aitak eta ahizpa nagusiak surfean hasi zituzten Loiola eta Leticia ahizpa bikia. Bizitza osoa kirolari lotuta egon da.[3]
Loiola Canalesek hasierako LH ikasketak Zipiriñe eskolan DDH eta Batxillergoa Aixerrotan eta Magisteritza Leioako Euskal Herriko Unibertsitatean, EHUn, egin zituen. Lehen Hezkuntzako irakaslea da, teknologia berrietan eta heziketa berezian aditua. Zeinu hizkuntza ere badaki eta “Sin barreras” proiektuan parte hartu du.[3] Bizkaiko eta Madrileko Wings Team-en parte hartu du. Madrilen eta Albaceten bizi izan da.[3]
Leticia ahizpa bikiaren arabera:
Loiolak izaera baikorra du, gauzaren bat oker irteten bada ere, onena ateratzen saiatzen da. Txukuntasuna eta perfekzioa maite ditu. Reaggeton eta rocka gustatzen zaizkio, baina aldatu egiten du asko. Ez da surflari mekanikoa, bat-batean harrigarria den bere bira bereziren bat edo wipeouts-ak (jauziak)egiten baititu. Beti ikasten aritzen da: mildfulness, Tahitiko dantzak…[3]
Belar-hockey jokalari
Belar hockey-an 16 urtera arte ibili zen, Euskal Herriko selekziorekin 3. eta 4. gelditu zen. Espainiako aurre selekzioan ere egon zen.
Surflari
Ahizpa eta biak hasi ziren surfean. Hasieran beldur zen, Leticia ausartagoa zen. Esponsor batek “Zuek onak zarete” esan eta arropa zein txapelketak ordainduko zizkiela esan eta kirol horri ekin zioten presiopean eta motibatuta. Elkarren osagarri izan dira.
2003an, Lear to Surf ekitaldian parte hartu zuten Loiolak eta haren ahizpa bikiak (Leticia). Zortzi urterekin, Sofía Mulanovich, Adelina Taylor eta beste surflari profesional batzuk ezagutu zituzten, eta lehiaketa aurreko surfean hastea erabaki zuten. 2005ean, 10 urterekin, nazio mailan bidaiatzen eta lehiatzen hasi ziren.[4]
Biak batera egoteak hobetzen lagundu die. Surf konpetizioak 18 urtekin utzi zituen, Europako 4. gelditu zenean. 2017an 21 urterekin SirokoLigan parte hartu zuen eta 3-4 postuak lortu. Gero surf librea egiten du.[1]
Palmaresa
Surfeko lorpen nabarmen batzuk:[3]
- Bizkaiko txapelduna
- Euskadiko txapelduna
- 2010ean Espainiako Junior txapelduna
- 2012an Europako Junior txapelketan 4.a
- 2012an Itsas Atlantiar Jokuetako txapelduna
Erreferentziak
- «'Surfaren abentura berezia egin du batera egoteak; orain ez da hain dibertigarria'» EITB 2020-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
- (Ingelesez) «Loiola Canales Bilbao Surfer Bio | Age, Height, Videos & Results» World Surf League (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
- (Gaztelaniaz) «Frente a frente: Leti y Loiola Canales» Red Bull (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
- «Las gemelas Canales fichan, a sus 16 años, por el equipo Roxy | Náutica | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).