Loibeltz
Loibeltz, Apurtxegaña, Peñaundipea edo Santa Barbara Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen Baztan udalerriko mendi bat da, Almandoz herriaren lursailetan dago. Belateko mendilerroan dago, Illarratzuko Kaskoa mendiaren alboan, eta 723 metroko garaiera du.
Loibeltz Apurtxegaña | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 723 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°05′18″N 1°37′01″W |
Mendikatea | Belateko mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Almandoz edo San Blas bentatik |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Izena
Mendiak berez Loibeltz izena du, baina gailurraren inguruan dagoen Santa Barbara baselizarengandik ezagunagoa den Santa Barbara izena hartzen du.
Mendia
Almandoz herria mendiaren ekialdeko magalaren oinetan dago.
Gailurraren inguruan mendiaren izena ematen dion Santa Barbara baseliza eta Apurtxiko trikuharria daude.
Ohiko igoera abiapuntuak
- Almandoz herritik (50 minutu).
- San Blas bentatik (40 minutu).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.