Ulstergo loialismo
Ulstergo loialismoa Ipar Irlandako ideologia edo pentsakera nazionalista bat da. Loialismo izendapenak Irlandako Batasunaren aurkako jarrera izendatzen du. Loialismoaren jarraitzaileak gehienbat Ipar Irlandan jaiotako protestanteak dira, eskualde hau berez Ulster probintziako bederatzi konderrietako sei konderriz osatuta dagoelarik, gainontzeko hiru konderriak Irlandako Errepublikan daudelarik.
Loialismoa ingelesezko loyal eta loyalism hitzetatik dator, euskaraz leial eta leialtasuna, hots, Erresuma Batuko koroa eta errege-erreginei loial izatea esan nahi du.
Iturri batzuen arabera, loialismoa oraindik handiagoa den ideologia edo pentsakera baten barnean dago: Unionismoa, azken hau Ipar Irlandako ideologia edo pentsakera politiko nagusia da, bertako biztanleriaren zati handiena haren aldekoa baita. Batzuen arabera loialismoa langile mailan emango litzateke eta unionismoak ez bezala ekintza armatuak burutu nahiz bortizkeria erabiltzeko joera handiago luke. Aldiz, beste batzuen arabera bi ideologia hauen arteko ezberdintasuna ez dago hainen garbi, loalismoak Ipar Irlandako protestanteek estatu edo aberri independiente bat izateko asmoaren islada litzateke: Ulster, Irlanda nahiz Erresuma Batutik kanpora.