Lohja
Lohja (suedieraz: Lojo) Finlandiako hiria da, hegoaldeko Uusimaa (Nilandia) eskualdean aurkitzen dena. 2017ko erroldaren arabera 46.785 biztanle ditu. Hiria elebiduna da, gehiengoa finlandieraz mintzatzen da baina suediera ere oso agerikoa da.
Lohja Lohja Lojo | ||
---|---|---|
herria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Finlandia | |
Regional State Administrative Agency | Southern Finland Regional State Administrative Agency | |
Finlandiako eskualdeak | Nilandia | |
Izen ofiziala | Lohjan kaupunki Lojo stad | |
Jatorrizko izena | Lohja Lojo | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 60°15′00″N 24°04′00″E | |
Azalera | 940.16 km² | |
Mugakideak | Ingå (en) , Karkkila (en) , Raseborg (en) , Salo (en) , Siuntio (en) , Somero (en) , Tammela eta Vihti (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 45.654 (2023ko abenduaren 31) −1.131 (2017) | |
Dentsitatea | 48,56 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | |
Hiri senidetuak | Sátoraljaújhely (en) , Växjö udalerria, Ringerike, Skagaströnd eta Lidingö udalerria | |
Hizkuntza ofiziala | finlandiera eta suediera | |
lohja.fi |
Geografia
Helsinkiko metropoli eremutik gertu dago eta Finlandiako laugarren hiria da udako-etxebizitza kopuruan, 8.468 etxe hain zuzen ere[1]. Lohja aintzira (Lohjanjärvi) dauka Lohjako mendilerroaz inguratuta. "Aintziren hiria" ezizena eman izan zaio Lohjari, eta hori hartu du hiriko lelotzat Järvikaupunki - Insjöstaden (finlandieraz eta suedieraz) [2].
Historia eta ekonomia
XIV. mendetik Uusimaa mendebaldeko erdigune ekonomikoa izan da eta Erdi Aroan merkataritza asko garatu zen. Finlandian meatzaritza eta eraikuntzarako materialen industrian aurrekaria izan da, kareharriaren ekoizpenean batez ere. Nekazaritzak ere pisua izan du, barazkiek eta frutiek batez ere.
Guztia ordezkatzeko Lohjako sinboloak kareharria eta sagarra dira.
Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasunak gogor bonbakatu zuen Lohja Tytiri kareharri harrobia suntsitzeko helburuaz.
Kultura
Kultur ekintza ugaari antolatzeagatik da ezaguna Lohja. Urtero ehun ekitalditik gora izaten dira, aipagarrienak Udako jaialdia (Lohja Summer Cultural Festival) eta "Sagarraren inauteria" (Apple Carnival). Erdi Arotik Gabonetako merkatu tradizionala ospatzen da.
Finlandirarren Kalevala poema epiko nagusia Elias Lönnrot poeta Sammatti herrikoa zen, 2009a artean Lohjari zegokion herria zen.
Gaur egungo musikari dagokionez Sanni Kurkisuo pop abeslaria eta Reverend Bizarre metal taldea Lohjakoak dira.
Kirolak
Lohjan Pallo futbol taldea eta Lohjan Jääankat izotz hockey taldea dira aipagarrienak.
Ondasun nabarmenak
- San Laurendiren eliza: Finladiako Erdi Aroko hirugarren eliza handiena da. XV. mendean eraiki zen[3].
- Lohja aintzira
- Lohjako museoa
- Udalerriaren barnean edo inguruan dauden herrixkak: Nummi, Pusula, Saukkola, Sammatti, Virkkala...
Iruditegia
- San Laurendi elizaren kanpandorrea eta eraikina.
- Laurinkatu kalea.
- Lohjako museoa.
- TyTyri meategiaren museoa.
Hiritar ezagunak
- Elias Lönnrot (1802-1884), fisikaria, filologoa eta poeta
- Sanni Kurkisuo (1993 - ), musikaria eta abeslaria
Hiri senidetuak
Erreferentziak
- (Finlandieraz) HS, Veera Paananen. (2018-06-23). «Kuopio on mökkipaikkakuntien ykkönen, mutta yhdessä Suomen kunnassa ei mökkeile kukaan – Hakukone kertoo, miten oman mökkikuntasi suosio on kehittynyt» Helsingin Sanomat (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
- (Finlandieraz) «Lohjan Kaupunki» Lohja (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
- «RKY ι Kohdetiedot» www.rky.fi (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).