Lodi (Italia)

Lodi (italieraz ˈlɔːdi ahoskatua; lombardieraz: Lòd; latinez: Laus Nova) Italiako hiria da, 43.000 biztanle dituena, eta Lombardiaren erdi-hegoaldean dagoena. Po ibaiaren haranaren behean eta Adda ibaiaren luzeran, Lodi Vecchio (Lod Veg lombardieraz, antzinako Laus Pompeia) hiriaren ondoan dago. Izen bereko probintziaren hiriburua da.

Lodi
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lombardia
ProbintziaLodiko probintzia
AlkateaAndrea Furegato (en) Itzuli
Posta kodea26900
ISTAT kodea098031
Geografia
Koordenatuak45°19′00″N 9°30′00″E
Map
Azalera41.38 km²
Altuera87 m
MugakideakBoffalora d'Adda, Cornegliano Laudense, Lodi Vecchio, Montanaso Lombardo, San Martino in Strada, Tavazzano con Villavesco, Corte Palasio, Pieve Fissiraga eta Dovera
Demografia
Biztanleria44.709 (2023ko urtarrilaren 1a)
−543 (2018)
Dentsitatea1.080,45 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0371
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakKonstantza, Omegna, Fontainebleau eta Lodi (Kalifornia)
Katastro kodeaE648
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaLO
comune.lodi.it

Hiria 1158 urtean Federiko I.a Bizargorrik fundatu zuen, Laus Pompeia suntsitua izan ondoren. Errenazimentuan, loraldi artistiko eta kulturala izan zuen, 1454an Lodiko Ituna izenekoa sinatu ondoren.

XXI. mendean hiria bidegurutze eta industriagune garrantzitsua da (kosmetika, artisautza, esne-ekoizpena). Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren aldeko apustua egin du; hori dela eta, Parco Tecnologico Padano-aren (Po ibaiaren haraneko ikerketa-zentroa) egoitza izateko aukeratua izan zen. Aipatu parke hori elikagaien bioteknologian Europa mailako ikerketa-zentro kualifikatua da.

Hirugarren sektoreari lotutako jarduerak ere kontuan hartzekoak dira. Turismoa gorantz doa, Po Haraneko Arte Hirien zirkuituan dago, eta monumentu garrantzitsu batzuk ditu: katedrala, San Frantzisko eliza, Santa Ines eliza eta Mozzanica eraikina, besteak beste.

Mugakideak

Lodik honako udalerri hauekin egiten du muga:

Senidetutako hiriak

Pertsonaia ospetsuak

Kirola

Hiriak gehien jarraitzen duen kirola patin-jockeya da. Amatori Lodi Italiako hockey-talde ospetsuenetakoa da.

Argazki galeria


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.