Locronan

Locronan (bretainieraz Lokorn) Bretainiako udalerri bat da, Finistère departamenduan, Châteaulinko eremuan eta Châteaulineko kantoian. Bretainiako herri ederrenetakoa izatearen ospea du.

Locronan
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Bretainia
Departamendua Finistère
BarrutiChâteaulineko barrutia
Kantonamenducanton of Châteaulin
AlkateaAntoine Gabriele (en) Itzuli
Izen ofizialaLocronan
Posta kodea29180
Geografia
Koordenatuak48°05′55″N 4°12′26″W
Map
Azalera8.08 km²
MugakideakPlogonnec, Plonévez-Porzay, Quéménéven eta Kerlaz
Demografia
Biztanleria784 (2021eko urtarrilaren 1a)
−6 (2020)
alt_left 427 (%54,5) (%46,9) 368 alt_right
Dentsitatea97,03 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
locronan.bzh

Etimologia

Locronan izenak "Ronanen ermita" esan nahi du. San Ronan santuaren izenean oinarritzen da, kornubiar edo irlandar jatorriko santu hau Bretainiaren kristautzen edo misio lanak burutzen ibili zen.

Historia

Muino baten oinean sortu zen Locronan eta 1505ean Ana Bretainiakoa erromes etorri zenean herri eskubideak lortu zituen.

XV mendetik aurrera naturalki hazi izan da kalamua bertan eta erein, zaindu eta prozesatzeko industria sortu zen. Esportatu ere egiten zen merkatal itsasontzietan eta militarretan erabiltzeko.

Ondasun nabarmenak

Udalerri honek Bretainia osoko udalerrien artean herrigune ederrena edo ederrenetako izatearen ospea du, horren arrazoia batez ere ongi zaindutako bere granitozko karriketan datza, horen ondorioa udalerria Les Plus Beaux Villages de France (Frantziako Udalerri Ederrenak) erakundearen barnean egotea da. Udalerri hau hainbat eskulangile, artista, margolari eta zeramikarien bizileku ere bada. Bretainiar kultura hain sustraituak dauden Pardon izeneko ospakizun edo kale martxen lekuko ere izan ohi da.

Jaialdiak

Troménie erromes-jaialdia ospatzen da. Sei urtean behin Grande Troménie erromesaldia izaten da eta 12 kilometroko ibilbidea egiten du Locronaneko leku sakratu guztiak lotuz. Gainontzeko urteetan Petite Troménie izaten da, ibilbidea herrigunera murriztuz.

Filmen kokalekua

Udalerri honetan hainbat filma filmatu izan dira, horien artean ospetsuenak:

Iruditegia

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
768 691 691 664 797 805 773 865 832
185618611866187218761881188618911896
719 700 638 683 759 783 766 759 720
190119061911192119261931193619461954
733 720 716 760 749 924 872 794 777
196219681975198219901999200920142020
715 672 686 704 796 799 - - -

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.