Lockheed P-38 Lightning

Lockheed P-38 Lightning, AEBetako ehiza-hegazkin astun bat izan zen. Bigarren Mundu Gerrako estatubatuar ehiza-hegazkin garrantzitsuenetakoa izan zen, bai eta ospetsu, azkar eta boretsuenetakoa ere. Ospe hori nagusiki bere itxura bereziari zor zion. Aliatuen propagandaren arabera alemaniarrek hegazkin modelo honi "sardexka isatsadun deabrua" (alemanez der Gabelschwanz-Teufel) deitzen omen zioten, eta japoniarrek berriz "bi hegazkin, pilotu bakarra" (japonieraz 2飛行機、1パイロット Ni hikōki, ippairotto).

Lockheed P-38 Lightning
MotaEhiza-hegazkin astuna
EraikitzaileaLockheed
DiseinatzaileaKelly Johnson
Lehenengo hegaldia1939ko urtarrilaren 27a
Zerbitzu hasiera1941eko uztaila
Zerbitzu amaiera1965, Hondurazko Aire Armada
EgoeraErretiratua
Erabiltzaile nagusiakAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armada
Frantziako Aire Armada
Prudukzio urteak1941-1945
Unitate eraikiak10.037
Salneurria97.147 (1944)
AldaerakLockheed XP-49
Lockheed XP-58 Chain Lightning

Hego-Mendebaldeko Pazifiko Gerran luzaroan estatubatuar ehiza-hegazkin nagusia izan zen, arrakasta handiz gainera, hain zuzen ere, North American P-51 Mustang ehiza-hegazkin modelo ezaguna kopuru handietan agertu arte.

Lockheed P-38 Lightning modeloa Pazifikoko Gerrak iraun zuen denboraldi osoan hasieratik amaieraraino ekoitzi zen ehiza-hegazkin bakarra izan zen, alegia, Pearl Harborreko erasotik Japoniar Inperioaren errendizio arteraino.

1943ko apirilaren 18an, Lockheed P-38 Lightning ehiza-hegazkinek Isoroku Yamamoto japoniar almirantea garraiatzen zuen Mitsubishi G4M bonbaketaria atzeman eta lurjotzearaztea lortu zuten, almirantea ekintza horretan hilaraziz.



Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.