Lobulu tenporal

Sarrera

Lobulu tenporal
Xehetasunak
Honen parteBurmuin-hemisferioa
Identifikadoreak
Latinezlobus temporalis
MeSHA08.186.211.200.885.287.500.863
TAA14.1.09.136
FMA61825
Terminologia anatomikoa

Lobulu tenporala edo loki lobulua ugaztunen sei lobulu nagusietako[1] bat da, hemisferio bakoitzean bana[2][3] aurki dezakegu, Silvioren ildoaren azpian eta lobulu okzipitalaren aurrean kokatuta.

Burmuinaren entzumen kortex primarioa bertan kokatzen da, entzumen lengoaia eta hizkeraren ulermenaren sistemak kontrolatzen ditu. Gainera, aurpegien ezagupena bezalako eginkizun bisual konplexuetan ere parte hartzen du.

Loki lobuluak hainbat funtzio ditu, haien artean lengoaia. Musika entzutean, edo norbait hitz egiten entzutean, lobulu honek informazioa deszifratzen du. Entzundako informazioaren prozesamendua eta entzumen memoria bertan kudeatzen dira, hau da, belarrietatik datorren informazioa prozesatzen du. Orekarekin ere badu zerikusia, eta hainbat emozio erregulatzen ditu, antsietatea, plazerra eta haserrea adibidez.

Egitura anatomikoa

Loki lobulua eratzen duten zirkunboluzio edo toles nagusiak 6 dira: Goikoa, zeharkakoa, erdikoa, behekoa, fusiformea eta parahipokanpala.

GOIKO LOKI ZIRKUNBOLUZIOA

T1 gisa ezagutzen den toles hau goitik silvioren artekak mugatzen du, honek ere,  pareta lobuluarekin muga ezartzen du.

ERDIKO LOKI ZIRKUNBOLUZIOA

Erdiko pareta lobuluaren jarraipena izango da, T2 gisa ere ezaguna den toles hau. Goiko eta erdiko loki zirkunboluzioetan  brodmannen 21 eta 22 eremuak daude, eta hauek, beheko pareta zirkunboluzioaren eremuarekin batera Wernicken eremua osatuko dute.

ZEHARKAKO LOKI ZIRKUNBOLUZIOA

Loki lobuluaren gainetik bihurgune batzuk barrurantz, sakonerantz sartuko dira zeharkako norabidean, zeharkako loki bihurguneak edo Heschl-en bihurguneak (Brodmann 41,42)

  • Brodmann 41 entzumen kortex primarioa izango da.
  • Brodmann 42 entzumen kortex sekundarioa izango da.

Eremu honetan entzumen eremu primarioak kokatzen direnez (A1), hemen ematen da fonemen arteko konexio eta sekuentziazioa. Horregatik, honetan lesio bat gertatzen bada, soinuak interpretatzeko eta kokatzeko arazoak izango ditu, ez du jakingo nondik datorren soinua.

BEHEKO LOKI ZIRKUNBOLUZIOA

T3 bezala ere ezagutzen den toles hau hemisferioaren oinaldeko aurpegian hedatzen da. Honetan ematen da objetuen ezaugarri espezifikoak identifikatzeko  informazioaren integrazioa.

ZIRKUNBOLUZIO FUSIFORMEA

Hemisferioen oinaldeko aurpegiaren erdian dago, eta toles hau garrantzitsua da aurpegiak ezagutzeko gunea hemen baitago.

ZIRKUNBOLUZIO PARAHIPOKANPALA

Loki lobuluaren sakonen dagoen zirkunboluzioa edo tolesa da.

Ikuspegiak

Loki lobuluaren alboko ikuspegia

ALBOKO IKUSPEGIA

Alboko ildoaren azpitik kokatuko da, sabelaldean.

2 ildo izango ditugu:

  • Goiko loki ildoa
  • Beheko loki ildoa

Ildo hauek 6 toles nagusietako 3 mugatuko dituzte:

  • Goiko loki zirkunboluzioa
  • Erdiko loki zirkunboluzioa
  • Beheko loki bihurgunea
Loki lobuluaren oinaldeko ikuspegia

OINALDEKO IKUSPEGIA        

2 ildo ikusiko dira:

  • Albo ildoa ala ildo kolaterala izango da erdialderen kokatzen dena
    • Ildo honetatik erdialderantz lobulu linbikoa kokatuko da.
    • Ildo honetatik alboalderantz loki lobulua.
  • Albo ildoarekiko paraleloki erdialdeko garondo lokietako ildoa kokatzen da.
    • Albo ildo honek aurrerantz joatean izena aldatzen du: Rhinalis ildoa (usaimen sistemarekin erlazioa)

Ildo hauek 2 toles bereiziko dituzte:

  • Erdialdeko garondo lokietako zirkunboluzioa
  • Alboko garondo lokietako zirkunboluzioa
    • Alboko garondo lokietako bihurgunea alboko ikuspegitik ikusten den beheko loki zirkunboluzioaren berdina izango da.  

Prozesatzen den informazioa

Entzumen informazioa

Loki lobuloaren goiko, atzeko eta alboko guneak goi-mailako entzumenaren prozesamenduarekin lotuta daude.

Loki lobuloan entzumen kortex nagusiak daude:

Brodmannen eremuak
Entzumen kortex primarioa

Zeharkako loki bihurgune edo Heschlen bihurguneen goiko ertzan kokatuta dago.

Brodmannen 41.eremuan eta 42.eremuaren atal bat hartuko du. Kortex honek belarrietatik eta bigarren mailako guneetatik (garuneko zentru basaletatik) jasotzen du informazioa, eta  hau prozesatzen du (seinaleak bidaltzen ditu gune horietara ere).

Aferentziak erdialdeko genikulatum nukleotik, entzumen kortex sekundariotik, alde kontralateraleko entzumen kortex primariotik eta zingulu kortexetik jasotzen ditu.

Eferentziak entzumen-kortex sekundariora, talamoaren nukleoetara, beheko kolikuluetara eta alde kontralateraleko entzumen kortex primariora bidaliko ditu.

Kortex primarioko neuronak soinuen frekuentzien arabera kokatuta daude (antolakuntza tonotopikoa), beraz, alde batean kokatuta dauden neuronak frekuentzia baxuei hobeto erantzuten dute eta beste aldekoak, aldiz, frekuentzia altuei. Horren eraginez, entzumen area desberdinak existitzen dira eta “frekuentzien mapa” bat osatzen dute.

Uste da entzumen kortexa musikaren oinarrizko elementuen identifikazioan parte hartzen duela, hala nola, bolumena eta tonua.

Entzumen kortex sekundarioa

Brodmann-en 42. eremuaren atal batek osatzen du loki lobuloan kokatzen den beheko loki bihurgunearekin batera (Brodmannen 40. eta 39. eremuak).

Aferentzia gehinak entzumen kortex primariotik jasotzen ditu. Horrez gain, erdialdeko nukleo genikulatumetik jasotzen du informazioa.

Uste da hemen musikaren patroi erritmikoak, melodikoak eta armonikoak pozesatzen direla.

Ikusmen informazioa

Loki lobuluak, itxura eta kolorearen prozesamenduan parte hartzen du. Sabelaldeko guneak goi-mailako ikusmenaren prozesamenduan parte hartzen du, aurpegien ezagumenduan eta eszenen prozesamenduan zehazki. Beraz, begien bitartez jasotako informazioa heltzean inpultso elektrikoa irudietan bilakatzen da eremu honetan. Horren atzetik dauden eremuak objektuen pertzepzioan eta antzematean parte hartzen du.

2. Lengoaia

Loki lobuloak entzumen kortex primarioa duenez, lengoaiaren integrazioan izugarrizko garrantzia du. Horrez gain, Wernickeren eremua lobulo honen eta pareta lobuloaren arteko mugan kokatuta dago. Honek, bekoki lobuloan kokatutako Broca eremuarekin batera, hitzezko eta ez hiztezko hizkuntzen ulermena baimentzen du. Hizkuntzen ikaskuntzarekin lotuta dago ere.

Pertzepzioaz arduratzeaz gain, ulermena, izendatzeko gaitasuna eta mintzamen oroimena prozesatzen dira gune honetan.

3. Epe luzeko oroimena

Loki lobuloaren erdialdea hipokanpoarekin harremanetan dagoenez, amigdalak modulatzen duen epe luzeko oroimenarekin zerikusia dauka. Izan ere, gune honen lesioak amnesia eragin dezake.

Odoleztapena eta zain itzulera[4]

Odoleztapena

Willisen poligonoa

Loki-lobuluaren odoleztapena 2 arteria nagusien bidez ematen da, hain zuzen ere, garunaren erdiko arteria eta garunaren atzeko arterian bidez.

Garunaren erdiko arteria

Barneko karotida arteriaren jarraipena da eta Silvioren ildorantz abiatuko da. Ildora heldu baino lehen, adar zulatzaile batzuk emango ditu, hain zuzen ere, aurre-alboko arteria zentralak edo lentikulu-ildaskatu arteria.

Silvioren ildora iristean, intsularen kortexaren mailan, adar batzuk aterako dira bekoki, pareta eta loki lobuluak odoleztatzeko:

  • Aurreko, erdiko eta atzeko loki adarrak: Loki-lobuluaren kortex osoa odoleztatuko dute.
  • Bekoki eta pareta lobuluak odoleztatzeko 6 adar aterako dira:
    • Alboko betzulo bekokietako arteria
    • Bekoki aurreko ildoaren arteria edo Kandelabro arteria
    • Zentro aurreko ildoaren arteria
    • Zentroko ildoaren arteria
    • Aurreko eta atzeko pareta arteriak
    • Angelu bihurgunearen arteria
Garunaren erdiko arteria

Garunaren atzeko arteria

Garunaren atzeko arteriak oinalde arteria bitan banatzen denean sortzen diren arteriak dira. Hala ere, enbrioi garapenean barneko karotidaren adarra da, baina garunaren atzeko arteriaren odol-fluxua oinalde arteriatik etortzen denez oinalde-arteria sistema horretan sailkatuta dago.

Garunaren atzeko arteria

Atzeko norabidea hartuko dute eta mesentzefaloa inguratuko dute. Bidean zehar hainbat adar albokide emango dituzte:

  • Atzeko erdialdeko arteria zentralak
  • Arteria zulatzaile mesentzefalikoak
  • Atzeko koroide arteriak: Atze-alboko koroide arteria eta atze-erdialdeko koroide arteria emango ditu.

Garunaren atzeko arteria atzerantzako norabidea jarraitu eta luzetarako ildoan kortexera aterako da eta hainbait adar emango ditu:

  • Aurreko loki adarra: Loki lobuluaren oinaldearen aurreko atala odoleztatuko du.
  • Atzeko loki adarra: Loki lobuluaren oinaldearen atzeko atala odoleztatuko du.
  • Atzeko garondo adarra
  • Gorputz kailukararen bizkarraldeko arteria

Azkenik bi bukaera adar emango ditu:

  • Pareta garondoetako arteria
  • Arteria kalkalinoa

Zain itzulera

Entzefaloaren zain itzulera bi sistemen bidez egingo da, zehazki azaleko sistema eta sakoneko sistemaren bidez. Loki lobuluaren kasuan, odol gehiena azaleko sistemaren beheko garun zainetik eta sakoneko sistemaren goiko koroide zainaren bidez bideratuko da garuneko zain zabalgunetara, geroago barneko jugularraren bidez eskuineko atriora ailegatzeko.

Erlazio patologikoa

Loki lobuluaren lesio anatomiko edo alterazio funtzionalen ondorioak entzumen eta lengoai arazoekin erlazionatuta daude.

Loki epilepsia

Gune tenporal baten lesioak krisi partzialak sortzen ditu denbora-tarte mugatuan. Heldu-krisien %60en jatorria loki lobuluaren lesioan dago. Kontzientzia mailaren arabera krisi partzial sinpleak edo konplexuak izan daitezke; konplexuetan alteratzen da eta sinpleetan ez.

Kognizioaren eskasia

Lesioak gai zuriko faszikuluen bidez konektatzen diren loki lobuluko eremuetan gertatzen direnez, afasia (komunikatzeko gaitasunik ez), amusia (musikarekin lotutako hainbat alderdi ezagutzeko gaitasunik ez) eta agnosia (zentzumenak erabiliz objektuak identifikatzeko gaitasunik ez) bezalako sintomak agertzen dira. Lesioaren kokapenaren arabera hainbat alterazio mota desberdintzen dira:

  • Entzumen kortex primarioan: unilaterala bada pronostikoa ona da, bilaterala bada gortasun kortikala.
  • Ezker hemisferioan: Wernicke-ren afasia sentsoriala (lengoaiaren nahastea), afasia sentsorial transkortikala (berezko hizketaren murrizketa), afasia anomiko (gauzei bere izenez deitzeko ezintasuna), garraio afasia (Broca eta Wernickeko eremuak lotzen dituen faszikulu arkutuaren lesioa gertatzen denean gauzak errepikatzeko ezintasuna agertzen da), amusia eta agnosia auditiboa...
  • Eskuin hemisferioan: ikusmen amnesia, disoprosodia sentsoriala, amusia sentsoriala
  • Bilaterala: agnosia auditiboa, hitzezko gorreria purua (hitzak ulertzeko gaitasun eza)…
  • Elkarte supramodaleko kortex tenporaleko alboetan: anomia, ikasketa bisualaren nahasmendua, amnesia erretrogradoa (lesioaren aurretiko gertaerak oroitzeko ezintasuna), entzumen eta ikusmenak emozioekin duen erlazioaren alterazioa…  
  • Ikusmen elkarteko beheko kortex tenporalean: agnosia bisuala, prosopagnosia (ezagunak diren aurpegiak ezagutzeko ezintasuna, norberarena barne), akromatopsia (koloreak hautemateko ezintasuna; beltza, zuria eta gris-eskala baino ez dute ikusten), koloreen anomia

Erreferentziak

  1. Huang, Juebin. (2020). Generalidades sobre la función cerebral. .
  2. (Gaztelaniaz) Duque, Hernán Moscoso, Devia Cubillos, Jorge Eduardo, Óscar, Alfonso. (2004). El lóbulo insular. .
  3. «Temporal Lobe» www.ruf.rice.edu (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  4. author., Gilroy, Anne M.,. Atlas de anatomía. ISBN 978-84-9835-708-0. PMC 898531296. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).

Kanpo estekak

https://es.wikipedia.org/wiki/L%C3%B3bulo_temporal

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.