Loangoko Erresuma

Loangoko Erresuma Afrikako estatu prekoloniala izan zen, gaur egun Kabinda (Angola), Kongoko Errepublika, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Gabonen zati den eskualde zabal batean kokatua, XV. mendetik XIX. mendera arte iraun zuen. Bere urrezko aroan, XVII. mendean, iparraldeko Mayombetik Kongo ibaiaren ia bokaleraino hedatzen zen. Bertako biztanleek kikongo hizkuntzaren iparraldeko dialekto bat hitz egiten zuten, Kongoko Erresuman ere erabiltzen zutena.

Loangoko Erresuma
c.1550  1883
Monarkia
bandera

armarria

Eskualdea 1648 inguruan
Geografia
HiriburuaBuali (edo Mbanza Loango)
Kultura
Hizkuntza(k)Kikongo
ErlijioaAfrikako erlijio tradizionalak
Historia
Aurrekoa
Kongoko Erresuma
Ondorengoa
Kongo Frantsesa
Artikulu hau Afrikako estatu ohiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Loango».

Historia

Erresumaren jatorria ezezaguna da. Eskualdean aurkitu den aztarnategirik antzinakoena Madingo Kayeskoa da, Erresuma sortzean jada kokaleku bat izan zena eta bere ondorengo garapenaren daturik ez dagoelarik.

Lehen europar esploratzaileen kroniketan ez dute Loango aipatzen. Kongoko Erresumako Alfontso I.a erregearen 1535eko tituluen artean ere ez da agertzen (Kakongo eta Ngoyo bere hegoaldeko mugakideak, berriz, bai). Kontserbatzen diren lehengo agiriek, 1580. urte inguruan idatzitakoak, Loango Kongoko iraganean nola parte hartu zuen kontatzen dute, baina halako batean estatu honen aliatu eta lagun soil bihurtu zen. Herbehereetako esploratzaileek 1630ean jasotako idatzi zehatzagoek, Loango, jatorriz, Kakongoren zati bat zela azaltzen dute (garia haietan Kongoren eskualde bat zelarik) eta 1550ean gutxi gora-behera independente bilakatu zela.

Gutxi ezagutzen da Mbanza Loango hiriari buruz, 1880ko hamarkadan Afrikako hiri aurreratuenetako bat zelaz gain. Hiriaren ekonomia, neurri handi batean, esklabotzan oinarrituta zegoen. Hiriaren gainbehera esklabotzaren abolizioarekin eta Ameriketarako esklaboen trafikoaren amaierarekin hasi zen, bertara baitzihoazen saltzen ziren esklabo gehienak.

Ma-Loango edo erregeen zerrenda

XVII. mendea

  • Moe Poaty- Kamangou erregina-izena zuena- XVII. mendearen hasieran
  • Ngouli N'kama Loembe
  • N'gangue M'voumbe Niambi

XVIII. mendea

  • N'gangue M'voumbe Nombom, 1766an hila
  • N'gangue M'voumbe Makosso, 1773 eta 1787 arteko erregea

XIX. mendea

  • N'gangue M'voumbe Makosso Ma Nombo
  • N'gangue M'voumbe Makosso Ma N'Sangou, 1840 eta 1885 arteko erregea
  • Moe Pratt
  • N'gangue M'voumbe Loembe Lou N'kambissi, M'voudoukousala errege-izena zuena (1900).

XX. mendea

  • Moe Loembe Lou N'Gombi .
  • Moe Loembe
  • N'gangue M'voumbe Tchiboukili, Moe Poaty II.a errege-izena zuena
  • Moe "Kata Matou", 1923 eta 1926 arteko erregea. Administrazio kolonialak kargutik kendu zuen.
  • N'gangue M'voumbe Oussangueme, Moe Poaty III.a errege-izena zuena, 1931 eta 1975 arteko erregea
  • Moe Taty I.a

Bibliografia

  • Martin, Phyllis M. "Family Strategies in Nineteenth-Century Cabinda." The Journal of African History 28.1 (1987): 65-86.
  • Liévin-Bonaventure Proyart (M. l'abbé), Histoire de Loango, Kakongo, et autres royaumes d'Afrique : rédigée d'après les mémoires des préfets apostoliques de la Mission françoise…', Paris - Lyon, C. P. Berton et N. Crapart - Bruyset-Ponthus, 1776.
  • Cour Royale, Royaume de Loango, historique, Royaume de Loango, 2008

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.