Lluís Omedes
Lluís Omedes i Calonja (Altza, 1938ko urtarrilaren 12a - 2022ko uztailaren 20a) kataluniar kirolaria izan zen, arraunean eta lugean aditua.
Lluís Omedes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Omedes Calonja |
Jaiotza | Altza, 1938ko urtarrilaren 12a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | 2022ko uztailaren 20a (84 urte) |
Familia | |
Aita | Luis Omedes Sr. |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria eta belar hockey jokalaria |
Parte-hartzailea
|
Altza herrian jaio zen (gaur egun Donostiako auzoa), 1938ko urtarrilean. Familia katalana zen, Gerra Zibila hasi zenean Donostian zegoen uda ematen, eta ezin izan zuten itzuli Kataluniara. Horregatik jaio eta bizi zen Omedes aldi baterako Euskal Herrian.
Aita Parisko Olinpiar Jokoetan aritu zen eta Joan bere anaia Londresen eta Helsinkin. Gaztetan, arraunean aritu eta, 14 urte besterik ez zituela, Helsinkiko Olinpiar Jokoetan izan zen.
1968an, Grenobleko Olinpiar Jokoetan Espainiako selekzioarekin aritu zen, Udako eta Neguko Jokoetan aritzeko lehenengo Espainiako ordezkaria izanik.[1]
Bere kirol ibilbidea Bartzelonako Club de Remo Ruber elkartean egin zuen.