Llorenç Villalonga

Llorenç Villalonga i Pons (Palma de Mallorca, Balear Uharteak, Katalan Herriak, 1897ko martxoaren 1a - Palma de Mallorca, 1980ko urtarrilaren 28a) idazle katalana zen. Katalanez zein gaztelaniaz idatzi zuen.

Artikulu hau idazle katalanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Villalonga (argipena)».
Llorenç Villalonga

Bizitza
JaiotzaPalma Mallorcakoa, 1897ko martxoaren 1a
Herrialdea Espainia
BizilekuaCan Llorenç Villalonga (en) Itzuli
HeriotzaPalma Mallorcakoa, 1980ko urtarrilaren 28a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, psikiatra eta medikua
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria

Biografia

Medikua ogibidez

Familia aristokratiko batean sortua zen. Espainiako zenbait unibertsitatetan ikasketak egin ondoren, Parisen psikiatrian espezializatu zen, Frantziako literaturaren eta kulturaren ezagutza sakontzearekin batera. Palman kokaturik, bertan jardun zuen mediku gisa.

Hastapenak

Mort de dama (1931, Dama baten heriotza) lehen eleberriarekin, bere literaturaren ezaugarriak ezagutarazi zituen: kultura zabala, uharteko goi-mailako klaseen dekadentziaren isla, ironiaren eta nostalgiaren artean, eta garaiko gizartearen ukamena.

Egunkarietarako idazten zuen, eta 1934-1936 artean Brisas aldizkariaren zuzendari izan zen.

Produkzio urriko aldi baten ondoren, 1952an La novel.la de Palmira (Palmiraren eleberria) argitaratu zen. 1958an, El lledoner de la clastra (Patioko almez arbola) ipuin- eta antzerki-bilduma eman zuen argitara. Geroztik, hainbat narrazio-lan eta antzerki-pieza ondu zuen.

Bearn eta ospea

Villalongaren obrarik ezagunena Bearn eleberria da. Bere betiko gaiak ukitzen dituen obra honen bidez ospe handia lortu zuen, eta hari esker 1962an Espainiako Kritika Saria jaso zuen. Zenbaitentzat Villalonga XX. mendeko idazle katalanik behinena izan da.

Azken urteak

Azken garaiko obren artean azpimarragarriak dira, besteak beste: L´hereva de Donya Obdúlia (1964, Obdulia andrearen ondorengoa); Falses memories (1967, Oroitzapen faltsuak); La Lulú (1970); eta Andrea Victrix (1973).

Kanpo estekak

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.