Llanfairpwllgwyngyll
Llanfairpwllgwyngyll, Llanfair PG edota Llanfairpwllgwyngyllgogerychwyrndrobwllllantysiliogogogoch (), ⓘAnglesey uharteko herri bat da, Galesen, 58 hizkirekin Erresuma Batuko toponimorik luzeena da eta munduko hirugarrena.
Llanfairpwllgwyngyll | |
---|---|
Gales | |
Administrazioa | |
Estatua | Erresuma Batua |
Herrialdea | Gales |
Lurraldea | Anglesey |
Postakodea | LL61 |
OS grid kodea | SH528716 |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°13′24″N 4°11′58″W |
Demografia | |
Biztanleria | 3.107 (2011) |
Bestelako informazioa |
Izena
Llanfairpwllgwyngyllgogerychwyrndrobwllllantysiliogogogoch galeserazko herriaren izen honek hau esan nahi du euskaraz: «Haize zurrunbilo azkar batetik gertu dagoen urrondo huts zurian dagoen Santa Mariaren eliza eta leize gorritik gertu dagoen San Tisilioren eliza». Izena horrela dago eratuta, hitzez hitz: Santa Mariaren eliza (Llanfair) urrondo huts zuria (gwyn gyll) gertu (go ger) haize zurrunbilo azkar batetik (y chwyrn drobwll) San Tisilioren eliza (Llantysilio) leize gorritik ([a]g ogo[f] goch).
Halere, herriaren izena Llanfair PG bezala laburbiltzen da (galestarrentzat Llanfairpwll). Honekin nahikoa da Llanfair izeneko Galesko beste leku batzuetatik ezberdintzeko.
Izena 1860ko hamarkardan herriko biltzarrak hautatu zen, gehienbat Britainia Handiko tren geltokietako izenik luzeena izateko pribilejioarengatik. Izen hau ezin liteke berezko izen galestar bat bezala hartu, lekuaren bere jatorrizko izena Llanfair Pwllgwyngyll da eta galeserar abezedarioaren 16 hizki ordezkatzen ditu eta ingeles abezedarioaren 19.
Kartelean irakur errazagoa den bertsio fonetiko bat aurkezten da, galeseraz: Llan-vire-pooll-guin-gill-go-ger-u-queern-drob-ooll-llandus-ilio-gogo-goch. Ingeles ahoskeraz berriz, honela litzateke: Clan vira pulth gwinn gith gor gerrick win drob uth clan tay see lee oh go go gokh (euskaraz "San-bairr-pux-guin-gix-go-ge-ra-jiern-drob-uhl-san-ti-si-lio-go-go-goj").
Zinema
Udalerriaren luze eta korapilatsu hau 1968ko Barbarella filman pasahitza zail moduan erabilia izan zen.
Turismoa
Turismogune oso bisitatua da. Turistek, herriaren kartelaren aldamenean argazkiak ateratzen dituzte, edota bertako udaletxean euren pasaporteak zigilatu.
Hurbileko beste ikuskizun bat Anglesey-ko Markesaren zutabea da, bertatik Anglesey eta Menai itsasartearen ikuspegi ezin hobea dagoelarik.