Ljubljanako padurak

Ljubljanako padurak (eslovenieraz: Ljubljansko barje) Ljubljana hiriaren hegoaldean kokaturiko padura zabala da.

Ljubljanako padurak.

Geografia

163 km²-ko azalera hartzen du, Esloveniako lurraldearen %0'8a. Ljubljana hiriburuaz gain beste hainbat herrixken lurrak ere hartzen ditu, Borovnica, Brezovica, Ig, Log–Dragomer, Škofljica eta Vrhnika.

Biodibertsitatea eta historia

Biodibertsitate handiko lurraldea da eta ondorioz 2008an hainbat eremu babestu ziren, hala erreserba natural bihurtuz nola monumentu natural bihurtuz ere.

Paduran duela 4.500 urteko asentamenduetako palafitoen aztarnak aurkitu dira, bai eta munduko egurrezko gurpilik zaharrena kontsideratzen dena ere. 2011ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak. Bertan Alemania, Austria, Frantzia, Suitza eta Italiako palafitoekin batera Esloveniako hauek sartu zituen, Ig herrian aurkitu diren bi egitura hain zuzen ere.

Iruditegia

Ikus, gainera

  • Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak

Kanpo estekak

45°59′14.71″N 14°27′14″E
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.