Lizarrako forua
Lizarrako forua Antso V.a Ramiritz erregeak esleitutako araubidea da, 1090. urtekoa.[1] 1164an, foru hedatua esleitu zitzaion.[2] Haren bidez, eskubide eta frankiziak esleitu zitzaizkion kolono frankoei (okzitaniarrei), haientzat burgu bat sortuz. Lizarrako forua Jakakoan oinarritu zen, eta beste toki batzuetako foruetarako oinarria eman zuen, adibidez, Donostiakorako (1181).
Foruaren euskarazko izendapena ez da argia, latinez eman zenean Estella hirigune berriari esleitu baitzitzaion, Lizarra herrixka gotortuaren aurrean. Ehun urte geroago, Lizarra nafarra eta Estella frankoa udalerri berean bateraturik zeuden, burgu desberdinetan.[2]
Erreferentziak
- Urzainqui, T. Olaizola, J.M. 1998, 80. or.
- «4 El fuero de San Sebastián» www.ingeba.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-01).
Bibliografia
- Urzainqui, Tomas; Olaizola, Juan M. (1998). La Navarra marítima. Pamplona: Pamiela ISBN 84-7861-284-1..
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.