Lizarragabengoa
Lizarragabengoa Etxarri Aranazko (Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldea) herri bat da, kontzejutzat eratua. 1842ko erroldan, udalerri independentetzat ageri da. 2005ean, 38 biztanle zituen. Nafarroa Garaiko Sakana eskualdearen erdialdean dago, Iruñetik 40 kilometro mendebaldera. Geografiaren aldetik, Arbizutik askoz ere hurbilago dago Etxarri Aranaztik baino, eta, beraz, Lizarragabengoko herritarrek harreman handiagoa dute Arbizurekin. Ia herritar guztiak dira euskaldunak.[1]
Lizarragabengoa | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Etxarri Aranatz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′08″N 2°02′54″W |
Demografia | |
Biztanleria | 33 (2020: −2) |
Historia
1936an erosi zioten garai hartan bizi ziren herritarrek Silberia Zubizarreta jabeari, Gerra Zibila lehertzear zegoela, bertako etxe, borda, soro eta basoa. Bederatzi familia ziren orduan: Eujeniaren etxea, Axtalaren etxea, Jakanea, Mozoren etxea, Turubiaren etxea, Domingoren etxea, Ameikenoren etxea, Txominenea eta Altxegaren etxea, gehi apaiza bizi zen Apezaren etxea.[erreferentzia behar]
2009ko maiatzaren 10ean, igandearekin, AHTren (abiadura handiko trena) inguruko herri galdeketa egin zen. Erroldaren arabera 32k zuten boza emateko eskubidea eta 31k eman zuten. Boto guztiak trenbide erraldoi hori eraikitzearen kontrakoak izan ziren.
Euskara
Lizarragabengoan Sakanako euskara egiten da, Arbizukoaren oso antzekoa. Gipuzkeraren ezaugarriren bat edo beste erakusten duen arren, nafarreraren ezaugarriak ditu gehienbat, beraz, hizkera honek. Izan ere, Etxarriko eta Arbizuko hizkeren artekoa da. Dena dela, egun, hiztun gehienek Arbizuko euskararen eragin handiagoa dute, eta harekin bat egiten ari da Lizarragabengoko hizkera.[1]
Erreferentziak
- Jose Luis Erdozia Mauleon, Patxi Flores Lazkoz: «Lizarragabengoko hizkera», Fontes Linguae Vasconum, 95. zenbakia (2004), 53-88. orrialdeak.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |