Lizarraga (Itzagaondoa)
Lizarraga[1][lower-alpha 1] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Lizarraga Itzagaondoa—[lower-alpha 2] Itzagaondoa ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
- Artikulu hau Itzagaondoko lekuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lizarraga».
Lizarraga | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko enparantzako eta elizako ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Itzagaondoa |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Lizarraga de Izagaondoa |
Posta kodea | 31421 |
Herritarra | lizarragar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°45′46″N 1°29′14″W |
Garaiera | 559 metro |
Distantzia | 24,1 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 45 (2023: −1) |
2023 urtean 45 biztanle zituen.
Bertako biztanleak lizarragarrak dira.
Izena
Lizarraga toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Lizarraga (928)
- Liçarraga (1174)
- Liçarra (1210)
- Liçarraga (1366)
- Lizarraga (1534)
- Liçarraga (1629)
- Lizarraga (1721)
- Lizarraga (1802)
- Lizarraga (1996)
Geografia
LizarragaItzagaondoa ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
Itzagaondoa Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 28 kilometrora dago. Udaletxea Ardatzen dago. Erliebe handiko ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Klima
Itzagaondoko klimaren ezaugarriak klima azpimediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da altuera zein den, sei gradu gunerik menditsuenetan, eta 13 gradu herrigune eta hegoaldeko guneetan. Prezipitazioek ere antzeko aldakortasuna daukate, 800 hegoaldean eta 1.400mm edo gehiago mendietan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 inguru izaten dira.
Jatorrizko basoetan pagoak, haritzak, ameztiak eta basa pinuak zeuden. Zoritxarrez, nekazaritzaren eragina dela eta, gaur egun 33 hektarea pago baino ez dago Itzagaondoan. Birlandaturiko pinu lariziar austriarrak (Pinus nigra) Izanozko gunean daude gehienbat, guztira 600 hektarea baino gehiago.
Estazio meteorologikoak
Itzagaondoan dagoen Zuhatzu lekuan, itsasoaren mailatik 631 metrora, Nafarroako Gobernuak 1987an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Zuhatzu, 1987-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 16.0 | 17.0 | 22.0 | 27.5 | 31.0 | 36.0 | 35.5 | 38.5 | 34.0 | 28.0 | 20.0 | 16.0 | 38.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 7.1 | 7.9 | 12.0 | 14.7 | 18.6 | 23.9 | 26.9 | 26.7 | 22.5 | 17.3 | 10.7 | 7.5 | 16.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.3 | 4.6 | 8.0 | 10.7 | 13.9 | 18.6 | 20.8 | 20.9 | 17.6 | 13.5 | 8.0 | 4.6 | 12.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 1.4 | 4.0 | 6.6 | 9.3 | 13.3 | 14.8 | 15.1 | 12.7 | 9.7 | 5.3 | 17 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -6.5 | -8.0 | -9.0 | 0.0 | 1.5 | 5.0 | 9.0 | 9.0 | 5.0 | 0.0 | -5.0 | -7.0 | -9.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 72.4 | 59.5 | 63.2 | 96.1 | 66.9 | 61.2 | 37.6 | 36.6 | 61.1 | 94.5 | 88.2 | 79.7 | 817.0 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 40.8 | 37.8 | 36.2 | 62.7 | 53.0 | 59.0 | 51.3 | 64.2 | 106.7 | 78.0 | 57.0 | 59.5 | 106.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.9 | 11.4 | 10.7 | 14.2 | 12.5 | 8.4 | 6.0 | 6.0 | 7.7 | 12.2 | 14.1 | 13.6 | 129.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 2.0 | 3.8 | 1.9 | 1.5 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 1.0 | 2.0 | 12.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Antso VII.a Azkarrak, 1210ean, bere petxak eguneratu zituen, Idoaterenekin batera, 300 sos gehi 100 kahitze gari eta 50 zebada; bizilagunek Koroaren lursailetan soilik egin behar zituzten lanak, beren mugapean. XV. mendearen amaieran, Pedro Navarro mariskalak errenta horiek jasotzen zituen, 1490ean herriko elizaren gaineko patronatua Orreagako Santa Mariari lagata, eta handik gutxira, 1497an herriaren petxaren zati bat trukatzeagatik besterendu zuen. Leireko monasterioak XI. mendearen hasieratik izan zituen ondasunak.
1835-1845eko udal-erreformetara arte, Itzagaondoa ibarreko diputatuak eta herriko erregidoreak gobernatzen zuten, bizilagunen artean aukeratzen zena. 1847an, 1300 errealeko eskola zuen; parrokiako bikarioak Orreagako kabildoa hornitzen zuen; egoera erregularrean zeuden bideak besterik ez zituen, ferrazkoak, eta zerbitzari batek eramaten eta ekartzen zuen posta Urrotzetik.
Demografia
2023 urteko erroldaren arabera 45 biztanle zituen Lizarragak.[5]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
36 | 28 | 28 | 28 | 28 | 28 | 27 | 29 | 29 | 31 | 31 | 34 | 32 | 31 | 32 | 35 | 37 | 42 | 44 | 45 | 45 |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Itzagaondoa sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Untzitibar eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[6]
Koldo Zuazok, 2010ean, Itzagaondoa atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Longidako mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Ondasun nabarmenak
- Santa Eulalia eliza, Erdi Aroko kristiau eliza.
Oharrak
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Lizarraga - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
- Zuhatzuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Lizarraga» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.