Lizar Begoña

Lizar Begoña Madariaga (Sopela, Bizkaia, 1996ko abenduaren 29a) bizkaitar poeta da.[1]

Lizar Begoña

Bizitza
JaiotzaSopela, 1996ko abenduaren 29a (27 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta irakaslea

Facebook: Lizar-Bego%C3%B1a/100045223781944/ Twitter: lizarrazil Literaturaren Zubitegia: 1028 Edit the value on Wikidata

2020an Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa irabazi zuen Aro beilegia izeneko poesia-liburuarekin.[2]2022an XXV. Igartza Saria irabazi zuen Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektuarekin.[3]

Bizitza

2014an, Arte Ederretako ikasketak hasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Ravennako Akademian (Italia) urtebeteko egonaldiarekin, eta 2019an graduatu zen. 2020an Arte eta Sorkuntza Masterra ikasketak egin zituen (UPV/EHU).[4][3]Bekaduna izan zen BilbaoArten, arte bisualak lantzen[5], baina Euskara irakaslea dihardu lanbide gisa.[6]eta idazten ere ari da buru-belarri, poesia eta artea josten, bere esanetan: Lelo hutsak baino, nahiago du gogoeta bultzatu, edo erantzunak irakurlearengan utzi:

“Ez zait gustatzen egitea poema bat panfleto bat izango balitz modura, nahiago dut galdera moduko bat plazaratzea. Eta hori da nire ustez poesiak eta arteak dutena, alde bakarreko zentzutik aldentzeko aukera”.[7]

Aspaldi hurbildu zen poesiaren mundura; 16 urte zituela hasi zen lerro batzuk idazten, eta horretan jarraitu du. Eroso sentitzen omen da medio honetan. Haren ustez, oso zuzena da poesia; materia prima erabiltzen da, eta horrek jolasteko aukera ematen du. Gepardo japoniarrak izan zen bigarren poesia liburua.[8]

"Hizkuntza eskultorikoki landu dut, paperean bertan hitzak modu zehatz batean antolatuta. Poesia bisualean oinarritu naiz honetan"

Lizar Begoña

Argitalpenak

Poesia

  • Aro beilegia (2020, Balea Zuria)[9]
  • Gepardo japoniarrak (2022, Susa)[10]

Sariak

  • 2020an Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa Aro beilegia izeneko poesia-liburuari.
  • 2022an XXV. Igartza saria, Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektuari.[11]

Erreferentziak

  1. Larretxea, Oihane. (2020-07-23). «Kritika sozialaren lirika» Gara (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  2. «Lizar Begoña, III. Poesia Lehiaketako garaile» Noticias de Gipuzkoa 2020-07-10 (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
  3. «Lizar Begoña sopeloztarrak irabazi du 2022ko Igartza Saria» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  4. LIZAR BEGOÑA | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  5. zinegoak | LIZAR BEGOÑA. (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  6. «Lizar Begoñak irabazi du Igartza saria» EITB 2022-09-07 (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  7. «“Lelo hutsak baino, nahiago dut galderak plazaratu” - Sopela» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  8. «Lizar Begoña: "Poesiak hizkuntzarekin jolasteko aukera ematen du, zuzen-zuzenean" - Sopela» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  9. Lizarralde, Mikel. «Edertasun krudeleko poemak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
  10. «"Gepardo japoniarrak" izeneko poesia-liburua aurkeztu du Lizar Begoña sopeloztarrak - Sopela» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
  11. Imaz, Andoni. «Lizar Begoñak irabazi du Igartza saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.