Livingston uhartea
Livingston uhartea (ingelesez Livingston Island) Mendebadeko Antartikako Hego Shetlandak uhartediko bigarren uharte handiena da. Uharteak 73 km luze eta 34 km zabal da, 974 km²-ko azalera du. Greenwich uhartearen mendebaldean eta Deception uhartearen iparraldean dago. Livingstongo gailurrik garaiena 1700 metroko Friesland mendia da, Tangra mendilerroan. Udan tenperaturak ez du ia 3 °C-ak gainditzen, neguan -14 ° C-ra irits daiteke.
Livingston uhartea | |
---|---|
| |
Bertako izena | Livingston Island |
Geografia | |
Kokapena | Antartika |
Uhartedia | Hego Shetlandak |
Azalera | 798 km2 |
Politika | |
Herrialdea | Itun Antartikoa. Herrialde hauek eskatua: |
Gizartea | |
Biztanleria | Zientzialariak udan |
1819ko otsailaren 19an William Smith ingeles nabigatzaileak aurkitu zuen uhartea eta handik gutxira bisitatu zuten itsas txakurren ehiztariek.
Gaur egun, Livingston Antartikako ikerketa-base askoren egoitza da, espainiar Joan Karlos I.a basea eta bulgariar San Klemente Ohridekoa basea barne. Uhartea gurutzaontziek bisitatzeko geltokia ere bada.