Live CD

Live CD bat, periferiko batean gorde daitekeen sistema eragile bat da (gehienetan aplikazio multzo batekin batera dator), normalean CD batean gordeta (hortik dator bere izena). Live CD baten sistema eragilea, bertatik exekutatu daiteke lehenik, ordenagailuko disko gogorrean instalatu behar izan gabe. Horretarako RAM memoria erabiltzen du disko birtual bezala. Live CD batzuk aplikazio bat dakarte disko gogorrean instalatu ahal izateko. Beste garrantzizko ezaugarri bat da, exekutatzen den ordenagailuan ez duela aldaketarik sortzen, nahiz eta batzuk lehentasunak gorde ditzake horrela nahi bada.

Live CD, ubuntu

Live CD bat erabili ahal izateko, beharrezkoa da bat lortzea. Hauetatik asko, ISO irudi baten formatuan banatzen dira interneten eta disko batera pasa. Ondoren ordenagailua konfiguratu behar da disko irakurletik abiarazteko. Azkenik, ordenagailua berrabiarazi cd-a CD-ROMean sarturik eta automatikoki hasieratuko da.

Ezaugarriak

Live CD gehiengoak, Linux-en nukleoan oinarritutako sistema eragilean oinarritzen dira, baina beste sistema batzuk ere erabiltzen dira, hala nola FreeBSD edo Microsoft Windows (hala ere, azken honen Live CD bat banatzea legala da). Era honetan lorturako lehenengo CD-ROMa, 2000an aurkeztutako DemoLinux izan zen.

Baina mota honetako sistemen gorakada 2003. urtean gertatu zen, Debian softwarea banaketan oinarritutako Knoppix izeneko banaketa alemaniarra agertu zenean. Metodo honen hobekuntzetako bat, cloop-en ulermena izan zen, zeinek ahalbidetzen zuen 650-700 MB-eko CDak gainditzea (loop driver-a erabiltzen zen) eta 2 GB adina sartzea.

Sistema hauen eragozpenetako bat, RAM memoria kantitate handi baten beharra da, zati bat bere eguneroko erabilerarako eta beste zati bat sistemaren disko birtual bezala erabili ahal izateko. Hasieratzerakoan, hainbat parametro eman diezaiokegu, hala nola pantailaren bereizmena edo hardware baten bilaketa automatikoa aktibatu edo desaktibatzea.

GNU/Linux Live CD banaketen ezaugarriak

  • Erraz lortzen diren banaketak dira. Aldizkari informatiko batzuek banaketa hauen alde egin dute apustu Windows erabiltzaileetara iristeko.
  • Ez dago instalaziorik, honela ez dugu disko gogorra ikutzen, ez eta prozedura korapilatsuak jarraitzen. Gainera datuak, partizioak edo disko gogorrako sistema eragileak ez dira galtzen.
  • Hardware aldetik garatuak, izan ohi duten kernel azken bertsioen emaitza bezala.

Laburtuz, Live CD banaketak Windows erabiltzaileei Linux iristearazten saiatzen dira.

Live CD lista

Apple Macintosh OS-en oinarrituak

BSD-n oinarrituak

Linux-en oinarrituak

  • Adrenalinux - bertsioa 0.2.2, Argentinan ekoiztutako Mini Live CD.
  • BeatrIX Linux
  • CentOS Live CD
  • Damn Small Linux - Knoppix-en aldaketa tamaina txikiko CD-entzat.
  • Elive
  • Flonix
  • Gentoo
  • GoblinX
  • Gnix - Guadalinex-en oinarritua.
  • Gnoppix
  • GnuLinEx
  • Guadalinex - Gnobian banaketa.
  • K-DEMar, Debian-en oinarrtua, eleanitza eta etxean erabiltzeko.
  • Kaella
  • Kanotix
  • Knoppix - Debian-en oinarritutako Live CD "originala" basado en Debian etay sus variantes (Gnoppix izeneko Gnobian bertsioa bezala).
  • Linspire Live - Linspire-ren live bertsioa.
  • Linuxinf - Live moduan.
  • LliureX - GNU/Linux banaketa, Valentziako Generalitateak sortua eta Edukazio Sistemanara zuzendua.
  • LNX-BBC - (Linux Bootable Business Card), Mini-Live CD.
  • Mandriva One - Mandriva enpresaren produktua (lehen Mandrake Move bezala ezagutua).
  • MEPIS - Debian insatalazio batentzat (compatible con APT).
  • Molinux - Gaztela-Mantxako gobernu batzoredearen LiveCD-a.
  • Morphix - Knoppix-en oinarritua, diseinu modularra, berraldatua izateko pentsatua.
  • Musix GNU+Linux - %100 askea. Musikarientzat, musika teknikarientzat eta erabiltzaile orokorrentzat zuzendua.
  • PCLinuxOS - The Live CD Project-en ordezkari zuzena.
  • ROCK Linux - PowerPC-ra zuzendutako LiveCD-a.
  • SLAX - mini-LiveCDa Slackware-tik eratorria.
  • Suse Live
  • Trisquelv - Debian-en oinarritua.
  • TumiX - Perun garatua.
  • Tuquito
  • Ubuntu
  • Ututo -Argentinar jatorria.Bere aurreneko bertsioan masiboki grabatua 2000ko urrian. ISBN 987-9381-06-8
  • Planktum - Slax-en oinarritua eta etorkin latindar komunitatera zuzendua.

Microsoft Windows-en oinarrituak

Beste batzuk

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.