Livarot (gazta)
Livarot behi esnez egindako gazta da. Normandian ekoizten da eta izena eskualde horretako Livarot udalerritik datorkio. Mami biguna eta azala laranja kolorekoa da. Baditu hiru eta bost arteko lezkaz egindako bandak (gaur egun paperezkoak ere erabiltzen dira). Banda hauek garai batean gaztaren ontzerako garaian forma mantentzen laguntzeko balio zuten eta grasa maila jaisteko ere balio zuten. Banda hauek direla eta, gazta hau "koronela" ezizenaz ere ezaguna da.
- Artikulu hau Frantziako gaztari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Livarot».
Livarot | |
---|---|
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Eskualdea | Normandia |
Esnearen jatorria | behia |
Pasteurizatua | Ez |
Egitura | biguna |
Zahartze denbora | 6-8 aste. |
Ziurtagiria | AOCJatorrizko Izendapena 1975 |
Jateko garairik egokiena maiatza eta iraila bitarte izaten da, 6 eta 8 aste arteko ontzearen ondoren.
Kanpo estekak
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.