Liv Ullmann
Liv Johanne Ullmann (Tokio, Japonia, 1938ko abenduaren 16a) aktore eta zinema zuzendari norvegiarra da. Ingmar Bergman zuzendari suediarrak eduki zituen musa horien artean egon zen. Halaber, Urrezko Globoa (1972) eta Donostia Saria (2007) jaso izan ditu, besteak beste.
Liv Ullmann | |||
---|---|---|---|
(2014) | |||
← Luc Besson - David Lynch → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Liv Johanne Ullmann | ||
Jaiotza | Tokio, 1938ko abenduaren 16a (85 urte) | ||
Herrialdea | Norvegia Suedia | ||
Bizilekua | Boston | ||
Familia | |||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa norvegiera suediera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, film-zuzendaria, gidoilaria, autobiografialaria, zinema aktorea, telebista-aktorea, telebista zuzendaria, antzerki aktorea, aktorea eta errealizadorea | ||
Lantokia(k) | Norvegia | ||
Enplegatzailea(k) | Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
|
Bizitzako lehenengo urteak Trondheimen (Norvegia) igaro zituen, baina Kanadara joan zen familiarekin Bigarren Mundu Gerran. Miamin (Florida) bizi da.
Biografia
Aita, ingeniari aeronautikoa Tokion, hil zenean, Norvegiara itzuli zen eta han egin zituen ikasketak. Gero antzerki-ikasketak egin zituen Londresen. Bere herrira itzuli zenean, Norvegiako antzerki- eta zinema-antzezle nagusietako bat izatea iritsi zen. Haren ospea handituz joan zen Ingmar Bergman ezagutuz geroztik. Bergmanek "Pertsona" (1966) filma egiteko deitu zuen lehen aldiz, Bibi Anderssonekin batera. Antzezlan bikaina egin zuen, eta harrezkero Bergmanekin lan egiten jarraitu zuen haren film nagusietako batzuetan. Max von Sydow antzezlearekin batera aritu zen, adibidez, "Otsoaren ordua" (1967) eta "Irrika" (1970) filmetan, Bergmanen zuzendaritzapean biak.
1970eko hamarraldiaren hasieran Hollywoodera joan zen, ikusle gehiago erakartzeko esperantzan, baina ez zuen zorte handirik izan han egin zituen filmekin, desegokiak baitziren bere talenturako.
Ullman egoera fisiko eta espiritual muturrekoak adierazteko gaitasunagatik nabarmendu da batez ere, gehiegizko imintzio melodramatiko edo historikoetan erori gabe. Bere lanbideaz gainera, giza arazoez arduratu da. 1981ean UNICEFeko enbaxadore izendatu zuten. Urrezko Globoa (1972) eta Donostia Saria (2007) jaso izan ditu, besteak beste.
Filmografia hautatua
Aktore moduan
- 1962 Tonny.
- 1966 Persona.
- 1968 Skammen ("Lotsa").
- 1968 Vargtimmen ("Otsoaren ordua").
- 1969 En Passion ("Pasioa").
- 1971 Utvandrarna ("Etorkinak").
- 1972 Viskningar och rop ("Oihuak eta xuxurlak").
- 1972 Pope Joan ("Jone Ama Santua").
- 1973 Scener ur ett äktenskap ("Ezkontza-eszenak").
- 1973 40 Carats ("40 kilate").
- 1973 Lost Horizon ("Ortzemuga galdua").
- 1976 Ansikte mot ansikte ("Aurrez aurre").
- 1977 Ormens ägg/Das Schlangenei/The Serpent's Egg ("Sugearen arrautza").
- 1977 A Bridge Too Far ("Urrutiegiko Zubia").
- 1978 Höstsonaten ("Udazkeneko sonata").
- 1980 Richard's Things ("Richarden gauzak").
- 1987 Mosca addio ("Agur Mosku").
- 1991 Mindwalk ("Buruaren bideak").
- 1992 Oxen ("Idia").
- 1994 Drømspel ("Ametsaren jokoa").
- 2003 Saraband
- 2006 Den danske dikteren ("Poeta daniarra"; ahotsa)
- 2008 I et speil, i en gåte ("Ispiluaren zehar, ilunean").
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Liv Ullmanni buruzko artikuluak ("The NY Times").
- (Gaztelaniaz)Aipamena Zinemaldiko webgunean