Lituano-Bermontiar Gerra
Lituanio-Bermontiar Gerra bermontiarren eta lituaniarren arteko gerra bat izan zen Lehen Mundu Gerra eta gero.
Bermontiarrek, formalki "Mendebaldeko Errusiako Bolondresen Armada" bezala ezagutuak, Pavel Bermondt-Avalov jeneralaren agindupean zeuden, horregatik haien izena. Armada honek alemaniar gerra presoz osatuta zegoen, Errusiaren alde Boltxebikeen kontra borrokatzeko hitza eman zutenak askatasuna lortzeko. Boltxebikeen kontra joateko agindua izan arren, haien meta garrantzitsuena Alemaniak Brest-Litovskeko Itunean lortutako lurrak Baltikoan alemaniar kontrolpean mantentzea izan zen.
Aurrekariak
Hasieran bermontiarrek Letonian borrokan egon ziren baina 1919ko Ekainean Lituania eta Letoniaren arteko muga gurutzatu zuten eta Kuršėnaiko herria hartu zuten. Garai hartan Lituaniarrak Boltxebikeen kontra borrokatzen ari ziren eta ezin zuten beste etsai bati gerra deklaratu, honengatik bermontiarrek lituaniar lur multzo handiak hartu zuten, ia oposizio gabe. Herritarrak partisano taktikak erabiltzen hasi ziren bere lurrak defendatzeko, bermontiarrek hartzen zituzten herriak harrapaketa eta arpilatze jarraitua jasaten zutelako. 1919ko urrian bermontiarrak Samogitiako zati handi bat kontrolatzen zuten, Šiaulai, Biržai eta hainbat hiri garrantzitsu gehiago probintzia honetan egonda. Bermontiarrek herri bat hartu eta gero herrian Errusiera soilik hitz egitea behartzen zuten.
Gerra
1919ko urriaren bukaera lituaniar armadak bermontiarrei eraso egin zien. Azaroaren 21ean eta 22an garaipen garrantzitsua lortu zuten Radviliškiseko trenbide zentro garrantzitsutik gertu. Lituaniarrek gudu honen ostean 30 hegazkin eta 10 kanioi harrapatu zituzten.
Bakea
Gerra amaitu zen Henri Niessel frantziar jeneralak Aliatuen izenean su-eten bat agindu zuenean. Hurrengo hilabeteetan bermontiarrak Lituaniatik atera behar izan ziren, lituaniarren estu-estuko kontrolaren azpian, bidean harrapaketa gehiago ez gertatzeko. 1919ko abenduaren 15ean bermontiarrik ez ziren geratzen lituaniar lurretan.
Erreferentziak
- Simas Sužiedėlis, ed. (1970–1978). "Bermondtists". Encyclopedia Lituanica. I. Boston, Massachusetts: Juozas Kapočius. pp. 335–336. LCC 74-114275
- Kamuntavičius, Rūstis; Vaida Kamuntavičienė; Remigijus Civinskas; Kastytis Antanaitis (2001). Lietuvos istorija 11–12 klasėms (Lituaniarrez). Vilnius: Vaga. pp. 354–355. ISBN 5-415-01502-7.