Little Venice (Londres)
Little Venice (euskaraz "Venezia txikia"), Londres hiriko Westminster udalerriaren iparraldean dagoen eremu berezia da. Hainbat ubide eta ibaiek bat egiten dute, honek ematen dio izena.
Little Venice Little Venice | |
---|---|
canal junction (en) ![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Westminster Hiria |
Jatorrizko izena | Little Venice |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°31′16″N 0°10′57″W |
![]() | |
Demografia | |
Biztanleria | 11.040 (2015) |
Historia
1801ean Grand Junction Canal eraiki zen. Bertan Ingalaterra erdialdeko urak Londresera bideratu ziren. Berehala beste bi ubide eraiki ziren, Regent's Canal eta Paddington Basin Londreseko garraio sistema handituz. Hiru ubideek bat egiten puntuan eratu zen hasieran Venice izenaz ezagutu zen eremua, XX mendearen bukaeran Little Venice bihurtu zelarik.
Auzoa
Little Veniceren mugak ez dira zehatzak, baina Regent's estiloko eraikinak dauden eremuari deitzen zaio Little Venice. Paddington eta Maida Vale barrutietan zabaltzen da eta 2011ko erroldaren arabera 10.633 biztanle ditu[1].
Biztanle ezagunak
- Robert Browning (1812-1889), poeta
- Alan Turing (1912-1954), matematikaria, kriptografoa eta filosofoa
- Richard Branson (1950- ), enpresaburu, negoziogizon eta abenturazalea
- Michael Flatley (1958- ), dantzari estatubatuarra
- Björk (1965- ), musikari islandiarra[2]
- Noel Gallagher (1967- ), musikaria
- Robbie Williams (1974- ), abeslaria
Iruditegia
Erreferentziak
- (Ingelesez) Statistics, Neighbourhood. (2007-01-01). Key Figures. (Noiz kontsultatua: 2017-03-22).
- (Ingelesez) Our musical heritage | Paddington Central. (Noiz kontsultatua: 2017-03-22).