Little Italy (Manhattan)
Little Italy, euskaraz Italia Txikia, AEBetako New York hiriko Manhattan barrutian dagoen auzo bat da. Iraganean italiar etorkinen komunitate handi baten bizilekua izateagatik ezaguna zen.
Little Italy | |
---|---|
neighborhood in Manhattan (en) | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Posta kodea | 10012 eta 10013 |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°43′09″N 73°59′50″W |
Mugakideak | Little Australia (en) eta Nolita (en) |
Demografia |
Historia
Iraganean Canal Street kalearen iparraldera, Elizabeth, Mott eta Mulberry kaleak barne hartzen zituen, bai eta inguruko eremua ere. XX. mendearen erdialdera italiar komunitatea beste auzoetara eta kanpoaldeko auzunetara hedatzen hasi eta auzoa txikitzen hasi zen. Hegoaldean, zenbait gune asiar komunitatearen bizilekua den Chinatown auzora igaro ziren. Iparraldeko guneek, Houston Street kalean, italiar ezaugarriak galtzen hasi ziren, ezaugarri etniko berezirik ez duen Nolita auzoan bilakatzeko, North of Little Italy (Italia Txikiko Iparraldea) izendapenaren laburdura. Gaur egun, Broome Street eta Canal Street kaleen arteko Mulberry Street gunea Little Italy auzoko nabarmenena da, eta bertan oraindik ere turistez beteriko italiar jatetxeak badaude.
Ospakizunak
San Gennaro jaia, Napoliko santu zaindaria, del nom del Sant patró de Nàpols, urtero Little Italy auzoan ospatzen den kale ospakizuna da, Mulberry Street kalean zehar. Hamaika egunez ospatzen da, honetan erakustaldiak, prozesioak eta jarduera ugari burutzen dira, tartean pasta jate lehiaketa.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Little Italy (Manhattan) |