Lita de Ranitz
Willemine Elisabeth Edzardine (Lita) de Ranitz (Haga, Herbehereak, 1876ko martxoaren 4a – Amsterdam, Herbehereak, 1960ko uztailaren 21a) arte bildumagile herbeheretarra izan zen. Bere panpina-etxeen bilduma Hagako Museo Historikoan dago gaur egun.
Lita de Ranitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Wilhelmina Elisabeth Edzardine de Ranitz |
Jaiotza | Haga, 1876ko martxoaren 4a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Heriotza | Amsterdam, 1960ko uztailaren 21a (84 urte) |
Familia | |
Aita | Sebastiaan Mattheus Sigismund de Ranitz |
Ezkontidea(k) | Willem Bastiaan Tholen (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte bildumagilea eta brodatzailea |
Lantokia(k) | Haga |
Bizitza
1876an jaio zen Hagan, Sebastiaan Mattheus Sigismund de Ranitz eta Hermanne Louise Christine Thomassen à Thuessink van der Hoopen familian[1]. Txikitan hasi zen panpina-etxeen bilduma biltzen, eta helduaroan gehitzen jarraitu zuen bere bidaietan zehar eta eskulangileei elementu bereziak enkargatuz.
1910ean eta 1911n Lita de Ranitzek erakutsi zuen bere panpina-etxerik landuena, eta Emma erregina izan zen ikuskizunera joandako gonbidatuen artean[2].
Willem Bastiaan Tholen artistarekin ezkondu zen 1919an, bere bigarren emaztea zelarik. Bere senarrak eta beste artista batzuek margolan txikiak egin zituzten bildumarako[3]. Bere ahizpa Annak alfonbra eta gortina txikiak brodatu zituen ekarpena egiteko[4].
1931n alargundu zen[5]. 1960an hil zen Amsterdamen. Bilduma Hagako Jantzien Museoari eman zioten, eta 1984aren ondoren Hagako Museo Historikoaren funtsen parte izatera pasa zen, eta 2018ko erakusketa baten ardatza izan zen[2][6].
Erreferentziak
- (Nederlanderaz) Groot, Marjan. (2007). Vrouwen in de vormgeving in Nederland 1880-1940. 010 Publishers, 522 or. ISBN 978-90-6450-521-8..
- (Ingelesez) «The world behind a dolls house» The Hague Online 2018/02/21.
- (Ingelesez) Scholes, Robert. (2008). «Tholen, Willem Bastiaan (1860-1931)» Modernist Journals Project.
- (Nederlanderaz) Van Lit, Robert. (2018). De poppenhuizen van jonkvrouwe Lita de Ranitz. Haags Historisch Museum ISBN 978-90-6216-797-5..
- (Nederlanderaz) «Willem Bastiaan Tholen» Kunsthandel A.H. Bies.
- (Ingelesez) Den, Kate. «The World Behind a Doll's House at the Historisch Museum, The Hague» ArtsTalk Magazine 2018/02/21.