Lisianski
Lisianski (hawaieraz: Papa‘āpoho) Ipar-mendebaldeko Hawaiiar Uhartean dagoen koralezko uharte bat da. Administratiboki, AEBetako Hawaii estatuan dago, Honolulu hiritik 905 itsas milia ipar-mendebaldera (1.676 km).
Lisianski | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte |
Luzera | 1,9 km |
Zabalera | 1,1 km |
Azalera | 1,556 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 26°03′51″N 173°57′56″W |
Honen parte da | Ipar-mendebaldeko Hawaiiar Uharteak |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Hawaii |
Konderri-hiri kontsolidatu | Honolulu konderria |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Leku geografikoa | Hawaii |
155,571 hektareako azalera du eta bere punturik garaiena isats mailatik 12 metrora dago. Uhartea koral eta hondar-barrez inguratua dago.
Uharteak izena Juri Lisianski Errusiar Itsas Armada Inperialeko ofizialaren omenez darama, 1805ean, Neva ontziaren kapitai gisa munduaren lehenbiziko errusiar itzulingurua egiten ari zela uhartea ikuskatu baitzuen. 1857ko maiatzaren 10ean Kamehameha IV.a erregeak Hawaiiko Erresumaren jabegotza aldarrikatu zuen.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.