Lisboako katedrala
Lisboako katedrala edo Andre Maria Handiaren katedrala (portugesez: Sé de Lisboa) Portugalgo Lisboa hiriburuko katedrala da. Hiriko eraikin zaharrenetakoa da eta Portugalgo monumentu erromaniko garrantzitsuena.
Lisboako katedrala | |
---|---|
Lisboako katedralaren aurrealdea Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Lisboa |
Hiria | Lisboa |
Freguesia | Santa Maria Maior |
Koordenatuak | 38°42′35″N 9°07′59″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1150 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Lisboako patriarkatua |
Izena | Maria |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa arkitektura gotikoa Arkitektura barrokoa manierismoa |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
IV mendetik aurrera apezpikutza egon izan da Lisboan. Bisigodoek ezarri zuten baina VIII eta XII mendeen artean mairuak izan ziren nagusi hirian. 1147an Alfontso I.ak hiria konkistatu zuen. Europa iparraldeko soldadu gurutzatuek lagundu zioten eta Hastingsko Gilberto ingelesa bihurtu zen lehenengo apezpiku. Honen aurreneko lana katedral berriaeraikitzea izan zen.
1147an bertan hasi ziren lanak. Garai hari zegokion gisan estilo erromanikoan eraiki zen. XIII mendearen amaiera aldera Dinis I.ak klaustro gotikoa gehitu zion, bai eta Erregeen panteoia ere, hau ere gotikoa. XVII mendean sakristia barrokoa eraiki zen.
XIV eta XVI mendeen artean hainbat lurrikara pairatu zituen, baina denetan bortitzena 1755eko Lisboako lurrikara izan zen. Honek alde gotiko guztia suntsitu zuen. XX mendearen hasieran zatirik gehienak berreraiki zituzten.
Azken urteetan klaustroaren zorua altxatu eta induketak egin dituzte eta aztarnak erromatarrak eta arabiarrak aurkitu dira.
Iruditegia
- Katedrala etxe artean.
- Aurrealdea.
- Tranbia katedralaren aurrean.
- Barnealdeko koroa.
- Organoa.
- Klaustroa.
- Klaustroko indusketak.
Kanpo estekak
- (Portugesez) Patriarcado Lisboa