Lisboako Zientzien Akademia
Lisboako Zientzien Akademia (portugesez: Academia das Ciências de Lisboa) portugaldar onura publikoko erakunde zientifikoa da, helburu nagusia portugaldar kultura ikertzeko eta zabaltzeko jarduerak sustatzea duena.[1]
Lisboako Zientzien Akademia | |
---|---|
![]() | |
Nisi utile est quod facimus stulta est gloria | |
Datuak | |
Izen laburra | ACL |
Mota | zientzien akademia eta hizkuntz arauemailea |
Herrialdea | Portugal |
Jarduera | |
Kidetza | International Science Council (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
Erabilitako hizkuntza | portugesa |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Portugalgo Gobernua |
Historia | |
Sorrera | 1779 |
Sortzailea | |
Jasotako sariak | ![]() |
webgune ofiziala |
Historia
Lisboako Zientzien Akademia Maria I.aren erregealdian sortu zen, 1779ko abenduaren 24an, Argien Garaiaren betean, eta bere lehen presidentea eta aholkulari nagusia Lafõesko Dukea eta lehen idazkaria Domenico Vandelli izan ziren. Bere hasierako izena Lisboako Zientzien Errege Akademia (portugesez: Academia Real das Sciencias de Lisboa) izan zen, Portugalgo Errepublikaren aldarrikapenera arte mantendu zuena. Bere historian zehar sei egoitza ofizialetan egon zen, gaur egun antzinako Lisboako Jesusen Komentuan aurkitzen delarik, Bairro Alto auzoaren behealdean.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «"The Lisbon Academy of Sciences and the development of mathematics in Portugal in the 19th century» Proceedings of the 2nd ICESHS (Krakovia) 2006-9-6–9.