Lisboako Setioaren Historia
Lisboako Setioaren Historia (História do Cerco de Lisboa) José Saramago idazle portugaldarrak kaleratutako seigarren eleberriaren izenburua da, 1989an argitara emanda.
Lisboako setioaren historia | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | José Saramago (1989) |
Argitaratze-data | 1989 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | História do Cerco de Lisboa |
Herrialdea | ![]() |
Orrialdeak | 348 |
ISBN | 972-21-0375-X |
OCLC | 20715064 |
Euskaraz | |
Izenburua | Lisboako Setioaren Historia |
Itzultzailea | Jon Alonso |
Argitaratze-data | 1999 |
Bilduma | Literatura Unibertsala |
Orrialdeak | 410 |
ISBN | 9788483252987 |
Argumentua
Raimundo Silva, adinean sartua dagoen testu-zuzentzaile lisboarra, mutilzahar metodiko eta bizimodu aspergarria daramana, egun batez, Lisboako setioari buruzko liburu bat zuzentzen ari dela, bere betebeharrari itzuriko zaio eta “bai” jarri behar zuen lekuan “ez” idatziko du. Aldaketa txiki horrek Portugalgo Historia aldatuko du, baina baita Raimundo Silvaren beraren historia ere, gizon apal eta grisa zena behingoz bere patuaren subjektu bihurtuko baita, erabakimenaren jabe eta bere etorkizunaren egile. Gizatasunari, historiari, fikzioari eta maitasunari buruzko gogoeta mamitsuez gain, ohargarria da Saramagoren idazkera berezia, bere sintaxi landu, konplexu eta jostalariak gai batetik bestera, garai batera bestera baitarama irakurlea, bide bihurri eta sigi-sagatsuetan barrena.[1]
Euskarazko bertsioa
1999an Jon Alonsok euskaratu zuen eta Ibaizabal argitaletxeak argitaratu, goian agertzen den izenburuarekin.