Lisaketa
Lisaketa arropa garbitu ondoren jantzietan sortzen diren zimurdurak kentzeko operazioa da.[1] Hori egiteko berotzen den tresna bat erabiltzen da, lisagailua edo lisaburdina alegia. Lisatzea teknika gisa ulertuta, antzinakoa da. Hala eta guztiz ere, historialariak ez dira ados jartzen noizkoa den esateko garaian, baina oro har txinatarren asmakizuna izan zela esaten da. Lisaburdina beroarekin arropa gainean presio egiten da.
Lisatzeko tenperatura egokiak
Arropa ez itsasteko trukua
Arropa lisatzean, sarritan lisaburdina itsatsi egiten da jantzietan. Horrelakorik ez gertatzeko, lisaburdinaren azpia beroa dagoenean xaboi zati lehor batekin igurtzi. Ondoren, egunkari orri batekin ondo lehortu. Hurrengo aldian, arropak lisatzea errazagoa izango da.[2]
Ikus, gainera
- Lisaburdina
- Lisatzeko ohola
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.