Lisa Mandel
Lisa Mandel (Marseilla, 1977ko apirilaren 23a) komikigile frantses bat da.
Lisa Mandel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Marseilla, 1977ko apirilaren 23a (46 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | École supérieure des arts décoratifs de Strasbourg (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea eta editorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Collectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme (en) |
Biografia
Lisa Mandel, 1995ean, Marseillako Denis Diderot Lizeoan Arte Aplikatuetako batxilergoa bukatu ostean, Estrasburgoko Dekorazio Arteetako Goi Eskolan hasi zen ikasten.[1] Ikasten ari zen bitartean, kolaborazioak egiten zituen Milan Presse argitaletxeko zenbait aldizkarirentzat (Julie, Les Clés de l'actualité junior...), eta baita umorezko strip eta marrazki txikiak ere Tchô aldizkariarentzat.[2]
2001ean graduatu egin zen. Urte berean, gazteentzako Nini Patalo komiki-seriea sortu zuen Tchô! aldizkarian, eta Eddy Milveux pertsonaia Capsule cosmique komiki-hilabetekarian.[3][4] Nini Patalo serieak, 2007an, Montreuileko Salon du livre et de la presse jeunesse urteroko ospakizunean Tam-Tam saria jaso zuen "komikiak" kategorian, 4. liburukiagatik, L'important c' est de gagner.[5] Je suis bien content estudioek, 2010etik aurrera, Nini Pataloren egokitzapen animatua egin zuten. Telesaila France 3 edo Canal J kanaletan, besteak beste, eman izan da.[6]
2009. urtean, Tanxxx komikigilearekin elkarlanean eginiko Esthétique et filatures liburuagatik[7] Prix Artémisia de la bande dessinée féminine saria jaso zuen.[8] Horrez gain, liburu berarekin, Prix de la meilleure bd adaptable au cinéma et à la télévision saria ere jaso zuen 2009ko Monakoko Forum International Cinéma et Littérature lehiaketan.[9] Albumak 2009ko Angulemako Nazioarteko Komiki Jaialdian Hautapen ofiziala izan zuen.[10]
2009tik aurrera, Lisa Mandelek HP komiki-seriea idatzi eta marrazteari ekin zion. Komikigilearen eta L'Association argitaletxearen proiektuak 1960ko hamarkadatik gaur egun arteko Frantziako psikiatriaren eremuaren fresko handi bat hiru liburukitan osatzea du helburu.[11] Lehen eta bigarren liburukiak argitaraturik daude. 2009an, HP, Tome 1 : L'asile d'aliénés : De 1968 à 1973 souvenirs d'infirmiers kaleratu zen L'Association argitaletxean, eta 2013, argitaletxe berean, bigarrena: HP, tome 2 : Crazy seventies. Hirugarrena, gaur eguneko egoerari buruzkoa, oraindik ez da argitaratu.[12][13] Lehen liburukian ospitale psikiatrikoen ingurunea aztertu zuen amaren eta aitaginarrebaren testigantzak baliatuta, Marseillako ospitale handi batean 35 urtez jardun zuten psikiatria-erizainak baitziren.[12] Bigarrenean, autoreak psikiatriaren funtsezko garai bati heldu zion, bere arkaismoak uzten ari baitzen praktika berrietan aurrera egiteko. 1970eko hamarkadak liberazio moraleko garai bati hasiera eman zion, mundu medikoari ere eragin ziona.[13]
2014an, Angulemako Nazioarteko Komiki Jaialdian epaimahaikide izan zen, beste bost kiderekin batera, Willem prentsa-marrazkilari nederlandarra buru zutela.[14]
2015ean, Collectif des Créatrices de bande dessinée contre le sexisme, emakume komikigileen bazterketari aurre egiteko protesta-mugimendua, sortu zuen Jul' Maroh komikigile frantsesarekin batera.[15] Gaur egun, kolektiboak 300 kide baino gehiago biltzen ditu.[16]
2016an, Yasmine Bouagga soziologoarekin batera[17], Sociorama bilduma sortu zuen eta Casterman argitaletxean argitaratu, komikien bitartez soziologoen ikergaien berri emateko xedearekin[12]: ontziolak, pornografiaren industria, nabigazioko langileak, kaleko dragatzaileak...[18] Mandelek ere bildumako liburu bi sinatu zituen: La Fabrique pornographique, Mathieu Trachmanen Le Travail pornographique liburua oinarri hartuta,[19][20] eta Les nouvelles de la jungle (de Calais) (2017), Bouaggarekin batera.[13] Bigarrenak Erresuma Batura iritsi nahian Calaiseko auzo txiroan harrapatuta zeuden errefuxiatuen[21][22] eta haiei laguntzera joan ziren boluntarioen egoera azaltzen du. Bertan bizi ziren gizon, emakume eta haurren larritasunaren berri ematen du, baina baita bizitza hobea lortzeko itxaropenarena ere.[13] 2016ko otsailetik urrira, Yasmine Bouagga soziologoarekin batera, Calaisko oihaneko migratzaileen eguneroko bizimoduaren berri eman zuen Les Nouvelles de la jungle blog-ean.[12] 2017an, Les Nouvelles de la jungle de Calais komiki-liburua argitaratu zen goian aipaturiko Casterman argitaletxeko Sociorama bilduman.[23] Liburua Centre national de la littérature pour la jeunesse erakundeak liburua 2017ko Coup de coeur! (gogokoena) izendatu zuen[13] eta erabakia honela justifikatu zuen: «Komiki honek ikuspegi historiko erreala eta arazoaren konplexutasunaren azterketa sakona eskaintzen ditu. Marrazkiaren tratamendu satirikoak ez du eragozten ñabarduraz beteriko azalpena, gai humanitario, politiko eta sozial konplexuei buruzko hausnarketa eragiten baitu».[13] Le Figaro egunkariak honako hau esan zuen: "Bizi-baldintza negargarriak, istorio pertsonalak, mafiosoekiko beldurra, indarkeriazko suntsiketak edo komunitateen arteko borrokak... Lisa Mandel eta Yasmine Bouaggak, voyeurismorik eta morbositaterik gabe, "oihana" kontatzea erabaki dute».[12] Télérama egunkariaren arabera, egileen "bilduma argigarria osatzen duten kronikak hezitzaileak eta humanistak dira, baina, aldi berean urratzaileak eta dibertigarriak".[24]
Astean behin umorezko komiki bat egiten zuen, La Familia Mifa, Le Monde egunkariaren La Matinale smartphone-aplikazioan.[25] La Familia Mifa liburua aurrerago argitaratu zen, 2017an, Glénat BD argitaletxean.[26]
2017an, Lisa Mandel eta Julie Pagis politologoa 7 eta 11 urte bitarteko haurrekin elkartu ziren lehen hezkuntzako eskola batean, haien iritziak jasotzeko eta urte hartako lehendakaritzako hauteskunde-kanpainaren jarraipena egiteko. Parisko aldirietako haurrekin izandako elkarrizketen ondoren, Mandelek beren erreakzioak, eta, batzuetan, beren disgustua ere azaldu zituen, Le Monde egunkarian argitaratutako Prézizidentielle maleziarik gabeko istorio umoretsuetan.[27]
2017az geroztik, Lisa Mandel maiz joan ohi zen Libanora. Han, komikiz osaturiko egunkari bat sortu zuen, komiki-blogen aitzindaria, Un automne à Beyrouth (Delcourt argitaletxea, 2018).[12] Komikian, egilea harreman komunitarioak (musulmanak eta kristauak), herrialdeko kuoten araberako antolaketa politiko konplexua... azaltzen saiatu zen. Libanon hain problematikoa den errefuxiatuen gaia ere jorratu zuen, eta baita bertako gay komunitatearena ere, bere desberdintasuna nolabaiteko lasaitasunaz bizi dezakeena, gaitzespen ofiziala jasan arren, gizarte hartan nagusi den hipokrisia handiari esker.[12]
2019an, Lisa Mandelek Une année exemplaire websaila hasi zuen. Mandel, lan horrekin, bere mendekotasunak gainditzen saiatu zen, egunean orrialde bat sortuz sailean argitaratzeko. Proiektua irakurleen harpidetzaren bitartez finantzatu zen.[28] Komikiaren plantxa guztiak artistaren Twitter, Instagram eta Facebook kontuetan argitaratu ziren. Lana Fauve d 'Or sarirako aukeratua izan zen 2021eko Angulemako Jaialdian.[29]
2020an Exemplaire argitaletxea sortu zuen, finantzaketa partizipatiboaz, komikigileen prekarietate gero eta handiagoari aurre egiteko.[30]
2023ko irailean, Le Nouvel Observateur aldizkariak Lisa Mandel kontratatu zuen haren aurretik Riad Sattouf, Claire Bretécher eta Jean-Marc Reiser komikigile handiek egin zuten aldizkako orrialdea egiteko.[31]
Lanak
- Nini Patalo, éditions Glénat
- Où sont passés mes parents ?, 2003 ISBN 2-7234-4184-9
- C'est parti mon Kiki !, 2004 ISBN 2-7234-4493-7
- Catch, espace et poireaux, 2005 ISBN 2-7234-5042-2
- L'Important c'est de gagner, 2006 ISBN 978-2723454094
- Coucou nous revoilou !!, 2009 ISBN 978-2-7234-5901-3
- Eddy Milveux, éditions Milan
- Attention, blatte magique !, 2004 ISBN 2-7459-1424-3
- Eddy dans tous ses états !, 2005 ISBN 2-7459-1612-2
- À tes souhaits, 2015 ISBN 978-2-7459-5741-2
- Le Moustique qui voulait devenir célèbre, texte d'Olivier Ka-ren gidoia, éditions Lire c'est Partir, 2003
- L'Île du professeur mémé, Julien Hippolyte-ren marrazkia, éditions Milan, 2006 ISBN 2-7459-1883-4
- Libre comme un poney sauvage, éditions Delcourt, 2006 ISBN 2-7560-0410-3
- Boule de neige (elkarlanean), éditions Delcourt, 2007
- Princesse aime princesse, éditions Gallimard, Bayou bilduma, 2008 ISBN 978-2-07-057298-4
- Esthétique et filatures, Tanxxx-en marrazkiak, éditions Casterman, collection KSTR bilduma, 2008 (2009ko Angulemako Jaialdiko Hautapen ofiziala) ISBN 978-2-203-003996
- Brune Platine, dessin de Marion Mousse-ren marrazkia, Casterman, 2013
- HP, éditions L'Association, Espôlette bilduma
- L'Asile d'aliénés, 2009 ISBN 978-2-84414-316-7
- Crazy Seventies, 2013 ISBN 978-2-84414-417-1
- Vertige, Hélène Georges-en marrazkia, éditions Casterman, 2012 ISBN 2-203-02589-1
- Mon lapin 5. zk. (elkarlanean), éditions L'Association, 2014 ISBN 9782844144980
- Comicscope, David Rault-ena, (elkarlanean), éditions l'Apocalypse, 2013
- Super Rainbow, éditions Casterman, Professeur Cyclope bilduma, 2015 ISBN 978-2-203-09177-1
- La Fabrique pornographique, Mathieu Trachman-ekin batera idatzia, éditions Casterman, collection Sociorama, 2016 ISBN 978-2-203-09529-8
- Je me défends du harcèlement, Emmanuelle Piquet-en gidoia, éditions Albin Michel Jeunesse, 2016
- Les Nouvelles de la jungle de Calais, Yasmine Bouagga-rekin batera idatzia, éditions Casterman, Sociorama bilduma, 2017
- La Famille Mifa, éditons Glénat, 2017
- Prézizidentielle, Julie Pagis-ekin batera idatzia, éditions Casterman, Sociorama bilduma, 2017 ISBN 978-2-203-14962-5
- Un automne à Beyrouth, éditions Delcourt, Shampooing bilduma, 2018 ISBN 978-2-413-00897-2
- Je me défends du sexisme, Emmanuelle Piquet-en gidoia, éditions Albin Michel Jeunesse, 2018 ISBN 978-2-226-43515-6
- Je combats ce qui m’empêche d’apprendre, Emmanuelle Piquet-en gidoia, éditions Albin Michel Jeunesse, 2019
- Allez les filles !, Emmanuelle Piquet-en gidoia, éditions Albin Michel Jeunesse, 2020
- Une année exemplaire, auto-edizioa, 2020 ISBN 978-2-9573148-0-5
- Se rétablir, éditions Exemplaire
- 1. liburukia, 2022 ISBN 978-2-492926-03-7 - 2023ko Angulemako jaialdian Hautapen ofiziala
- L’été de mes 17 ans, (Elkarlanean), Bayard Graphic’, 2023
Goraipamenak
Sariak eta izendapenak
- 2007: Montreuilgo Gazte liburuaren eta prentsaren azokako Tam-Tam saria Nini Patalo seriearen laugarren albumagatik.[32]
- 2009: Emakumezkoen komikiaren Artemisia saria, Tanxxx komikigilearekin batera, Esthétique et filatures liburuagatik.[33]
- 2009: Zinemara eta telebistara egokitu daitekeen komiki onenaren saria, Esthétiques et filatures komikiagatik, Monakoko Zinema eta Idazketa Nazioarteko Foroan.[34]
- 2009: Angulemako Jaialdiko Hautapen ofiziala.[35]
- 2011: Montreuilgo Gazte liburuaren eta prentsaren azokako telesailarik onenaren Pépite saria, Nini Pataloren egokitzapenagatik (Boris Guilloteauren zuzendaritza eta Lisa Mandel eta Laurent Sarfatiren gidoia).[36]
- 2012: Annecyko Nazioarteko animazio-zinemaldiaren Hautapen ofiziala, Nini Patalo telesailaren atal batengatik.[37]
- 2017: Gazteentzako Literaturaren Zentro Nazionalaren (BnF) Coup de coeur izendapena, Yasmine Bouaggarekin batera, Les Nouvelles de la jungle de Calais komikiagatik.[38]
Ekitaldietako parte hartzeak
- Angulemako 2014ko Jaialdiaren epaimahaikidea, Willem marrazkilari nederlandarra epaimahaiburu zela.
Erreferentziak
- (Frantsesez) Harounyan, Stéphanie. «Lisa Mandel, édition spéciale» Libération (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Frantsesez) Patruno, Camille. «Lisa MANDEL» www.dictionnaire-creatrices.com (IN Quillien, Christope (zuz.) Le Dictionnaire universel des Créatrices) (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Frantsesez) Patruno, Camille. «Lisa MANDEL» www.dictionnaire-creatrices.com (IN Quillien, Christope (zuz.) Le Dictionnaire universel des Créatrices) (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- Lisa Mandel. 2015-05-14.
- (Gaztelaniaz) «Prix Tam-tam du Livre de Jeunesse | 2007 | Premios y Honores | LibraryThing» LibraryThing.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) NINI PATALO | JE SUIS BIEN CONTENT - Productions de Films d'animation - Paris. (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Frantsesez) «Esthétique et filatures - Lisa Mandel et Tanxxx» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
- (Frantsesez) Le prix Artémisia de la bande dessinée féminine 2009 | BDZoom.com. (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
- (Frantsesez) «Compte rendu (mots, photos, vidéos) et palmarès du Forum International cinéma et littérature de Monaco 2009» www.inthemoodforcinema.com (IN THE MOOD FOR CINEMA) 2009-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
- (Frantsesez) Anton. (2008-10-21). «Angoulême 2009 : la sélection et le reste du programme - Bulle d'Encre» Bulle d'Encre (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
- (Frantsesez) «Casterman - Sociorama» Casterman (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
- (Frantsesez) «HP, Tome 1 : L'asile d'aliénés : De 1968 à 1973 souvenirs d'infirmiers» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- (Frantsesez) «HP, tome 2 : Crazy seventies - Lisa Mandel» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- (Frantsesez) «Festival d'Angoulême 2014: Willem, président du Grand Jury» TOUTENBD.COM 2013-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- (Frantsesez) Gobbo, Stéphane. (2015-09-11). Des dessinatrices unies - Le Temps. ISSN 1423-3967. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- (Frantsesez) Collectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- (Frantsesez) Laube, Triangle UMR 5206 : Samantha Saidi, Carole Boulai, Peter Mepa, Cecile. «Bouagga, Yasmine - Triangle - UMR 5206» triangle.ens-lyon.fr (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- (Frantsesez) Potet, Frédéric. (2016-01-27). «Didactique ? Ludique ? Bédéique !» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- (Frantsesez) «Sociorama : La fabrique pornographique - Lisa Mandel» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- (Frantsesez) Houot, Laurence. (2016-02-02). «"La fabrique pornographique", de Lisa Mandel : une plongée dans le monde du X en bandes dessinées» Franceinfo (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- (Gaztelaniaz) «Calais: ¿por qué hay una crisis de migrantes sin precedentes entre Francia y Reino Unido?» BBC News Mundo 2015-08-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
- Press, Europa. (2023-05-16). «MSF alerta del deterioro de la salud de los migrantes en Calais por la falta de atención de las autoridades» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-02).
- (Frantsesez) «Les nouvelles de la jungle (de Calais) - Lisa Mandel» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
- (Frantsesez) Le Saux, Laurence. (2017-03-14). «La Jungle de Calais dessinée par Lisa Mandel : déchirant et drôle» www.telerama.fr (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
- Virginie Kroun. (le 17/03/2017). La famille Mifa. .
- (Frantsesez) «La famille Mifa» ZOO LE MAG (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
- (Frantsesez) Mandel, Lisa. «Mélenchon et la teknologie» Prézizidentielle (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
- (Frantsesez) Potet, Frédéric. (2020-10-15). «L’année exemplaire de drôlerie de la dessinatrice Lisa Mandel» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
- (Frantsesez) Oury, Antoine. «BD : les sélections officielles du FIBD 2021 dévoilées» ActuaLitté.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
- (Frantsesez) Gindensperger, Sophie. (2020-11-17). «Lisa Mandel lance Exemplaire, une maison d’édition hybride» BoDoï, explorateur de bandes dessinées (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
- (Frantsesez) Schmitt, Amandine. (2023-09-07). «La dessinatrice Lisa Mandel débarque dans « l’Obs »» L'Obs (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
- (Ingelesez) «Prix Tam-tam du Livre de Jeunesse | Awards and Honors | LibraryThing» LibraryThing.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-09).
- (Frantsesez) Le prix Artémisia de la bande dessinée féminine 2009 | BDZoom.com. (Noiz kontsultatua: 2024-03-09).
- «FORUM INTERNATIONAL CINEMA ET LITTERATURE -MONAC0 - IN THE MOOD FOR CINEMA» www.inthemoodforcinema.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-09).
- «Angoulême 2009 : le palmarès - ActuaBD» www.actuabd.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-09).
- (Frantsesez) «Les archives du café» Le Café pédagogique (Noiz kontsultatua: 2024-03-09).
- (Frantsesez) AlloCine. (2012-06-11). «Le palmarès du festival du film d'animation d'Annecy 2012» AlloCiné (Noiz kontsultatua: 2024-03-09).
- Mandel, Lisa; Bouagga, Yasmine. (2017). Les nouvelles de la jungle de Calais. Casterman ISBN 978-2-203-11839-3. (Noiz kontsultatua: 2024-03-09).
Bibliografia
- (Frantsesez) Patrick, Gaumer. (2010). Dictionnaire mondial de la BD. Paris: Larousse, 554-555 or. ISBN 9782035843319..
- (Frantsesez) Pelletier, Frédérique. (2008ko martxoa). «La vie en rose : Princesse aime princesse» dBD 21: 36..
- (Frantsesez) Mimran, Olivier. (2008ko urria). «Esthétique et filatures : une sacrée paire de dames» dBD 27: 84..
Kanpo estekak
- BD Gest'
- Lambiek Comiclopedia
- Radio France
- Le Delarge
- Dictionnaire universel des créatrices
- blog Les nouvelles de la Jungle, sur la jungle de Calais [archive]
- Rencontre avec la bédéaste Lisa Mandel. Bideoa. Egileak Esthétique et Filatures komikiaz hitz egiten du.
- Lisa Mandel - HP. Bideoa. Egileak HP komikia aurkezten du.
- Une maison d’édition «exemplaire» - Elkarrizketa Lisa Mandelekin. Balises, magazine de la Bibliothèque publique d'information.