Lisa Kudrow
Lisa Valerie Kudrow (Los Angeles, 1963ko uztailaren 30a) estatubatuar aktore, umoregile, idazle eta produktorea da. Mundu osoan zehar fama eskuratu zuen NBC katearen Friends sitcomean egiten zuen Phoebe Buffay pertsonaia zela eta. Paper hori dela eta sei Emmy saritarako izendatu zuten. 2005ean The Comeback telesaila idatzi eta antzeztu zuen, 2014an bigarren denboraldia egin zuelarik.
Lisa Kudrow | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lisa Valerie Kudrow |
Jaiotza | Encino (en) , 1963ko uztailaren 30a (60 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Encino (en) |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | William Howard Taft Charter High School (en) Vassar College (en) (ezezaguna - ezezaguna) Artean graduatu : biologia |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea, ahots-aktorea, karaktere aktorea, zinema ekoizlea, telebista-ekoizlea eta gidoilaria |
Pisua | 137 libra |
Altuera | 173 zentimetro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | SAG-AFTRA (en) |
|
Telebistaz gain hainbat filmetan agertu da, hala nola Romy and Michele's High School Reunion (1997), The Opposite of Sex (1998), Analyze This (1999) eta Analyze That (2002), Dr. Dolittle 2 (2001), Wonderland (2003), Happy Endings (2005), P.S. I Love You (2007), Bandslam (2008), Hotel for Dogs (2009), Easy A (2010), Neighbors (2014) eta Neighbors 2: Sorority Rising (2016), The Girl on the Train (2016) eta The Boss Baby (2017).