Lirain
Lirain, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Iparraldetik hasita Labiako mendilerroko azken menditzat jotze dute askok Lirain, nahiz eta agian ohore hori Berregu mendiari dagokion. Nondik ikusten den, mendi lirain samarra da, izenak iradoki bezala. Bertan izanik ordea, gainalde lau eta gorabehera handirik gabekoa da. Aintzioatik txango atsegina egin daiteke, Balanketa trikuharria bilatuta, Ligarrietako gailur lautik igaro eta Liraingo gailur ez oso garbiraino. Interesgarria izan daiteke Artze ibarraren gainean amiltzen diren labar ikusgarrietara hurbildu paisaia zabalak ikusteko.
Lirain | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.102 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′52″N 1°24′11″W |
Mendikatea | Labiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.