Lipsanoteka

Lipsanoteka (grezieratik: “leipsianon” (jarrita) eta “teca” (kutxa))[1] santuen erlikiak gordetzeko espazioak edo kutxak ziren. Ohikoak izan ziren Erdi Aroan, arte erromanikoan, batez ere X. mendetik XIII. mendera.

Bresciako lipsanoteka.

Ezaugarriak

Egurrezko kutxak izaten ziren eta, normalean, aldare nagusiaren azpian kokatzen ziren, elizetan eta baselizetan. Erlikiekin batera dokumentu bat gordetzen zen; dokumentuan zeinen gorpuzkinak ziren adierazten zen. Modu batez antzinako kristauen ohitura jarraitzen zen, eukaristia martiririen hilobien gainean egiteko ohitura, alegia. Gehienetan lipsanotekak hormetan edo zoluetan gordetzeko izaten ziren eta, ondorioz, ez zituzten apaingari asko izaten. Dena dela, badira salbuespenak, oso ornituak.[2] Ornituta egoten zirenean apaingarriak elementu geometrikoak, loreak, landareen marrazkiak izaten ziren. Batzutan idazkunak ere agertzen ziren zenbait kasutan kaligrafia kufikoaz.

Formak

Eredu desberdinak ezagutzen dira:

  • Arrautza formakoak, aldeak tornuan landuak, zilindroko ebakeraz, estalki konikoa eta heldukeku tornuan landua.
  • Laukizuzena, irristatzaile den tapakiarekin.
  • Zilindrikoa, ahokatzen den tapakiarekin.

Museoetan

Bartzelonako Kataluniako Arte Museo Nazionala bilduma interesgarria gordetzen da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.