Lipetsk
Lipetsk[1] (errusieraz: Липецк) Errusiako hiria da, Lipetsk oblastaren hiriburua. Herrialdearen mendebaldean dago, Voronezh ibaiaren ertzean, Don ibaiaren arroan, Moskutik 438 km hego-ekialdera. 2010ean 508.887 biztanle zituen[2].
Lipetsk Липецк | |||
---|---|---|---|
hiri/herria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Lipetsk oblasta | ||
Hiri okruga | Lipetsk Urban Okrug | ||
Alkatea | Sergey Ivanov (en) | ||
Izen ofiziala | Липецк | ||
Jatorrizko izena | Липецк | ||
Posta kodea | 398000–398059 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°37′N 39°36′E | ||
Azalera | 318 km² | ||
Altuera | 160 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 503.216 (2021eko urtarrilaren 1a) −6.519 (2018) | ||
Dentsitatea | 1.600,27 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1703 | ||
Telefono aurrizkia | 4742 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Vinnytsia eta Cottbus | ||
http://www.lipetskcity.ru www.lipetskcity.ru |
Historia
XIII. mendeko kroniketan ageri da lehen aldiz aipatuta Lipetsk. 1284an mongolek suntsitu zuten. 1703an, Petri I.a Handiak galdategi bat eraikitzea agindu zuen, burdin meategien ondoan, armadarako obusak egiteko. 1779an, hiri-izaera eman zioten.
Bigarren Mundu Gerran hiria alemanen eraso-lerroan zegoen, baina Göringek zuzentzen zituen aireko indarrek ez zuten bonbardatu. Urteetan jardun dute historialariek eta aireko gerraren taktiketako espezialistek ikertzen zergatik geratu ote zen Lipetsk kalterik jasan gabe, baina ez dago azalpen garbirik.
Biztanleriaren bilakaera
1926 | 1939 | 1956 | 1962 | 1967 | 1970 | 1973 | 1976 | 1979 | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
21.000 | 67.000 | 123.000 | 194.000 | 253.000 | 289.000 | 327.000 | 361.000 | 396.000 | ||
1982 | 1986 | 1989* | 1992 | 1996 | 2000 | 2002* | 2007 | 2010* | ||
423.000 | 434.000 | 449.635 | 463.000 | 476.000 | 521.000 | 506.114 | 502.600 | 508.887 |
* Errolda urteak
Ekonomia
Hiriko industria nagusiak dira burdingintza, makinagintza, metalen eraldaketa, makina-erremintak, motorrak, produktu kimikoak, elikagaigintza eta ehungintza.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala
- Google Maps
- Berriak (errusieraz)