Lionel Richie
Lionel Richie (Tuskegee, Alabama, Ameriketako Estatu Batuak, 1949) musikaria eta ingelesezko abeslaria da.
Lionel Richie | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lionel Brockman Richie, Jr. |
Jaiotza | Tuskegee, 1949ko ekainaren 20a (74 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Brenda Harvey-Richie (1975 - 1993) Diane Alexander (en) (1995 - 2004) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Auburn University (en) Tuskegee University (en) Joliet Central High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, piano-jotzailea, disko-ekoizlea, zinema aktorea eta saxofoi-jotzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Otis Redding eta Marvin Gaye |
Kidetza | Alpha Phi Alpha (en) |
Genero artistikoa | pop musika soula funk rhythm and bluesa pop rock new wave musika |
Musika instrumentua | saxofoia pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Motown Records Island Records |
lionelrichie.com | |
|
Bizitza
1967an, The Commodores taldea sortu zuen, Estatu Batuetako 1970eko hamarraldiko soul-talde ezagunena. Ordurako, baina, bakarka hasteko asmotan zebilen, eta Kenny Rogers country-pop musika-izarrarentzat idatzi eta ekoitzi zuen Lady. Kantuak pop zuriaren merkatuko ateak zabaldu izanak bide hori hartzera bultzatu zuen.
1982an, Lionel Richie izeneko diskoarekin egin zuen debuta, eta arrakasta handia izan zuen. Urtebete geroago, bigarrena argitaratu zuen, Can't Slow Down, arrakasta handiko bi kanturekin: All Nihgt Long eta Hello. Diskoa argitaratu zuen konpainiaren historiako diskorik salduena izan zen. Handik gutxira, urrezko aukera egokitu zitzaion: mundu osora zabalduko zen ereserki bat egin zuen, Michael Jacksonekin batera, We Are The World. Urte hartan bertan, Say You, Say Me grabatu zuen, White nights filmeko abestia. Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta hurrengo diskorako bidea urratu zuen: Dancing On The Ceiling (1986). Isilaldi luze baten ondoren, Louder Than Words argitaratu zuen 1996an. Orduz geroztik, Time (1998), Renaissance (2000), Encore (2002), Just for You (2004), Coming Home (2006), Just Go (2009) eta Tuskegee (2012) diskoak argitaratu ditu.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lionel Richie |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Alabamako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |