Lino Lacedelli
Lino Lacedelli (Cortina d'Ampezzo, Bellunoko probintzia, 1925eko abenduaren 4a - ib., 2009ko azaroaren 20a) italiar mendigoizalea izan zen, 1954ko uztailaren 31n K2 mendiaren tontorrera lehen aldiz igo zen italiar espedizioko kideetako bat.
Lino Lacedelli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cortina d'Ampezzo, 1925eko abenduaren 4a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1925eko abenduaren 4a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2009ko azaroaren 20a) |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Cortina d'Ampezzo, 2009ko azaroaren 20a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea eta mendigoizalea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bere lehen eskalada, dirudienez, hamalau urterekin egin zuen, bere aitaren zaintzatik ihes eginez, Cinque Torriko hormetan. 1947 eta 1954 bitartean biltzen da bere aktibitate gehiena, bide zailen bigarren, hirugarren edo laugarren errepikapenekin, batez ere Dolomitetan. Desiok, une horretako alpinista italiarrik hoberena zen Ricardo Cassin espediziotik kanpo utzi zuen bitartean (ustezko arazo fisiko batzuengatik), Lacedelli hoberenen artean dago, bigarren partaiderik gazteena da, Bonattik baino bost urte gehiagorekin eta Achille Compagnoni baino hamaika gutxiagorekin. Liburu ofizialean, Ardito Desiok honako hau idatzi zuen Lacedelliri buruz: "ezkongabea, 29 urtekoa, Cortina d'Ampezzokoa (Veneto). Altuera, 1,78; lanbidez, hidraulikoa, gida alpetarra eta eski irakaslea..."
Italiar Errepublikako Merituaren Ordena
Gurutze handiaren Zaldun izendatua izan zen 2004ko abenduak 2an.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) K2ra eginiko lehen igoeraren 50. urteurrena
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |