Lino Brocka

Lino Brocka (San Jose, Manila, Filipinak, 1939ko apirilaren 3a - 1991ko maiatzaren 21a) zinemagilea izan zen.

Lino Brocka
Bizitza
JaiotzaPilar, 1939ko apirilaren 3a
Herrialdea Filipinak
BizilekuaSorsogon (en) Itzuli
HeriotzaQuezon City, 1991ko maiatzaren 22a (52 urte)
Hobiratze lekuaHimlayang Pilipino (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Hezkuntza
HeziketaFilipinetako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0110653 Allocine: 19815 Allmovie: p83083 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Unibertsitatean zela, misiolari mormoia egin zen, eta legenardun ospitale batean aritu zen erizain. Hala ere, antzerkiak eta zinemak txiki-txikitatik erakartzen zuen, eta, oso gazte zela, Filipinetako Antzerki Pedagogikoko zuzendari egin zen. Brockaren lehenengo filmak eskakizun erabat komertzialen arabera eginak dira.

1974an, zenbait adiskiderekin produkzio-etxe independente bat sortu zuen, Cine Manila. Etxe haren helburua inspirazio errealistako filmak egitea zen. Alor horretan egin zuen lehen saioa, Maynila sa mga kuko ng liwanag (Manila neoiaren atzaparretan, 1975), melodrama garratza. Brockaren gainerako filmak ildo berekoak dira: Insiang (1976), bi astetan filmatu zuen; hamazazpi urteko neska gazte baten joan-etorriak erakusten ditu, Manilako txabola-auzoetan; Jaguar filmak (1979), gaizkile txikien arteko kale-borrokak erakusten ditu; Bona filmean (1980), mendekotasun soziala eta psikologikoa duen emakume baten bidea egiten da; Bayan Ko filmak (1984) greba baten barruan sarturik dagoen langile batek duen krisi morala azaltzen du.

Beraz, bortxakeria, sexua, zapalkuntza dira gai nagusiak, eta gainditzeko irtenbide bakarra altxamendua edo etsipena dira, egilearen iritziz. Brockaren azken filma, 1989an Canneseko Jaialdian aurkeztua, autobiografikoa da ia: Les Insoumis (Intsumisoak). Brockak beste inork ez bezala goraipatzen eta azaltzen du intsumisioaren eskubidea eta betebeharra.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.