Linlithgow
Linlithgow (Eskoziako gaeleraz: Gleann Iucha, eskozieraz: Lithgae), Eskozia erdialdeko udalerria da, Mendebaldeko Lothian eskualdean dagoena. 2011ko erroldaren arabera 13.462 biztanle ditu.
Linlithgow Gleann Iucha Lithgae | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Mendebaldeko Lothian |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°58′31″N 3°36′38″W |
Azalera | 4.42 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 19.000 13.260 (2016) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" () |
Dentsitatea | 4.298,64 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01506 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Etimologia
Britoierazko lynn llaith cau izenetik dator, "zulo hezeko aintzira" esan nahi du. Hasiera batean Linlithgow aintzira zen eta herria Lithgow bakarrik, baina denborarekin herriak lakuaren izena hartu zuen.
Geografia
Edinburghetik 30 kilometro mendebaldera dago, Stirling eskualdearekiko mugan. Linlithgow aintziraren ertzean dago eta Cockleroi mendiak babesten du herria.
Historia
XII mendean errege jauregi bat izan zen bertan baina toki estrategikoa izanik Eduardo I.a Ingalaterrakoaren tropek gotorlekua ezarri zuten haren lekuan, the Peel izena eman ziotena. 1424an su handi batek gotorlekua erre zuen eta haren lekuan Linlithgow jauregia eraiki zuen Jakue I.a Eskoziakoak 1424an bertan. Eskoziako errregeen jauregia bihurtu zen eta hainbat errege erregina bertan jaio ziren, Jakue V.a eta Maria I.a.
Jauregiaren babesean herria eratuz joan zen. 1650 urtean Oliver Cromwellen armadak herriko eraikin esanguratsuenak suntsitu zituen, esate baterako udaletxea eta bidegurutzeko iturria. Gaur egungo udaletxeaa 1668an egindakoa da eta iturria aldiz James Haldanek diseinatu zuen 1807an eta herriaren ikurretako bat bihurtu da.
Gaur egun Edinburgh, Glasgow eta Stirling hirien lo-hiri bihurtu da, bereziki 1990 hamarkadan herrialdearen ekialdean eraikitako etxebizitza ugariek erakarrita egin du gora populazioak.
Ondasun nabarmenak
- Linlithgow jauregia
- San Migel eliza
- Carriden House (herritik 4 km-ra, Bo'ness herrian)
- Linlithgow aintzira
Iruditegia
- Bins jauregia.
- Cross Well, bidegurutzeko iturria.
- Kirkgate arkua.
- Avon akueduktoa.
- Linlithgow ubidea.
- Maria I.a Eskoziakoaren estatua.
- Usategia.
- Linlithgow aintzira.
- Belauntziak Linlithgow aintziran.
- Beecraigs parkea.
- Cockleroi mendia.
- Desfilea kale nagusian.
Hiritar ezagunak
- Jakue V.a Eskoziakoa (1512-1542)
- Maria I.a Eskoziakoa (1542-1587)
- Alex Salmond (1954- ), Eskoziako Lehen Ministroa