Lingala
Lingala[1] Afrikako Erdialdeko hizkuntza da, Niger-Kongoko familiakoa eta Bantu subfamiliakoa, swahiliren moduan.
Lingala | |
---|---|
Lingála — Lingala | |
Lingalazko hiztunen lurraldea. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Kongoko Errepublika Demokratikoa Kongoko Errepublika |
Hiztunak | 2 milioi lehen hizkuntza 8-30 milioi 2. hizkuntza |
Eskualdea | Erdialdeko Afrika |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Atlantic–Congo (en) Volta–Congo (en) Benue–Congo (en) Bantoid (en) Southern Bantoid (en) Bantu hizkuntzak Central-Western Bantu (en) Bangi–Tetela (en) Bangi–Ntomba (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ln |
ISO 639-2 | lin |
ISO 639-3 | lin |
Ethnologue | lin |
Glottolog | ling1263 |
Wikipedia | ln |
Linguasphere | 99-AUI-f |
IETF | ln |
Frantsesezko hainbat hitz hartu du, bai eta beste hizkuntza europar batzuetatik ere.
Aldaerak
- Lingala batua (lingala littéraire edo lingala classique frantsesez): hezkuntzan, hedabideetan eta erlijio ekitaldietan. Izan ere, Eliza Katolikoak eta haren misiolariek sustatu duten eredua izan da.
- Lingala mintzatua (lingala parlé): eguneroko aldaera da hiztun gehienentzat. Protestantismoaren aldaera izan da historikoki, eta oso hedatuta dago erabilera ez formaletan eta musika arloan.
- Kinshasako lingala.
- Brazzavilleko lingala.
Adibidea
Hauxe da "Gure Aita" otoitzaren bertsioa lingalaz:
« | Tatá wa bísó, ozala o likoló, bato bakúmisa Nkómbó ya Yɔ́, |
» |
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2007-03-30). 38. araua - Munduko estatu-izenak. .
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Lingalaz Ethnologue.com webgunean
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.