Lineage
Lineage (Hangul: 리니지) 1998an NCSoft hegokorear enpresak garaturiko MMORPG generoko bideo-jokoa da. Jake Songek diseinatu zuen, aurretik Nexus: The Kingdom of the Winds diseinatu zuena. Arrakasta handia izan zuenez, enpresak 2003an Lineage II eta 2008an Lineage III garatu zituen.
Lineage | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1998 | |||
Jatorrizko herrialdea | Hego Korea | |||
Argitaletxea | NCSoft | |||
Banatze bidea | disko optiko eta banaketa digital | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | MMORPGa | |||
Joko-modua | Jokalari anitzeko modua | |||
Euskarria | Microsoft Windows, macOS eta Classic Mac OS (en) ![]() | |||
Sarrera gailua | teklatua | |||
Adin-sailkapena | ![]() | |||
Telesaila | Lineage (en) ![]() | |||
Ekoizpena | ||||
Diseinatzailea | Jake Song (en) ![]() | |||
Garatzailea | NCSoft | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Joey Newman (en) ![]() | |||
kronologia | ||||
|
Jokoaren izena, Lineage, Shin Il-sookek sortutako hainbat komikietatik dator. Izan ere, jokoaren zerbitzariek komiki horietako pertsonaiengandik hartzen dituzte izenak. Komikiek Erdi Aroko/fantasiazko errealitate baten historia kontatzen dute, non erresumako tronurako oinordeko legitimoak bere eskubideak aldarrikatzen dizkion usurpatzaileari. Hasiera batean, jokoa Shin Il-sooken lanaren isla garbia zen, baina diseinatzaileek jokoari aldaketak gehitu zizkioten heinean, bi lanen fikziozko unibertsoa bi errealitate desberdinetan banatzen joan zen: komikien jatorrizko atzealdea eta jokoaren diseinatzaileek sortutako atzealdea.
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau bideo-jokoei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |